Aprendizaje servicio para el uso del software libre: Ararteko-Linux y Dinux de Diocesanas Vitoria

Este lunes nos hemos reunido con  Aitor López de Aberastury,  profesor de informática de los Alumnos del ciclo de grado medio de Diocesanas de Vitoria, y Andoni Rodriguez Aranzabal, responsable de innovación del centro.

Les llamamos para que nos explicasen en que consistía  el proyecto Dinux y cómo lo  estaban desarrollando con otras entidades públicas como Kz Guneak y la Agencia Vasca de Protección de Datos.

No hizo falta insistir y la disponibilidad ha sido de agradecer.

Nos han explicado  el origen del proyecto y,  sobre todo, su pasión por el conocimiento compartido, el software libre y el aprendizaje práctico. Todo un ejemplo de innovación!

Lo que nos ha gustado es que con estos proyectos  y, como parte del desarrollo curricular del centro, el alumnado ofrece  lo que está aprendiendo, su aprendizaje, en servicio a la comunidad.  Los alumnos del ciclo medio de informática preparan los paquetes de Linux personalizado y  lo adaptan a las preferencias del usuario final.

Así que hemos sondeado  utilidades y  ofrecimientos para que tod=s, ell=s y nosotr=s , aprendamos en común

Les preguntamos si todo esto costaba algo,  porque poca gente  nos ofrece algo gratis,  pero la respuesta está en la misma naturaleza del proyecto: Este trabajo práctico va a ser la forma en la que el alumnado del centro haga sus practicas.

Y dicho y hecho, porque hablamos de iniciar una colaboración que podría resumirse en los siguientes puntos:

– Adaptación de los dos CDs de  juegos del Ararteko: Funcionamiento y/o conversión a Linux de tal modo que esten preparados para su distribución en  softwarelibre
– Preparación de un paquete Linux, en euskara, castellano e inglés, con  Open Office, Codecs , Plugins de java y algunos juegos en software libre para su instalación en los ordenadores del Ararteko. Estudiaremos conjuntamente  la posibilidad de que como práctica del alumnado nos resuelvan  la puesta en marcha y respondan a los problemas que nos plantea el uso de Linux en la institución.
– Estudiaremos posibles utilidades y colaboraciones con la Oficina de la infancia y la adolescencia del Ararteko

Para acompañar este artículo os dejo algunas reflexiones y referencias sobre “el aprendizaje-servicio”:

Con esta práctica educativa las instituciones de enseñanza del nivel y especialidad que fuera se reinventa como centro de espacio público mediante proyectos concretos que incidan y se desarrollen en su comunidad de referencia:
” Cuando se habla de proyectos de aprendizaje -servicio, en esencia no se trata de algo diferente o alejado de tales proyectos escolares. Quizás la única diferencia que pueda identificarse resida en la intencionalidad de uno y otro tipo de proyectos. Mientras que la intencionalidad de los proyectos escolares es esencialmente la enseñanza y el desarrollo de conocimientos, los proyectos de aprendizaje-servicio tienen una doble intencionalidad.Sin dejar de ser parte de las estrategias de enseñanza, los proyectos de aprendizaje -servicio buscan a la vez que los conocimientos que los alumnos deben incorporar o desarrollar, se articulen con la vida cotidiana y, sobre todo, con la vida comunitaria”

La escuela investiga en las necesidades de la comunidad y aplica sus conocimientos para solventarlas.

Como señala Javier Lobato,  los elementos diferenciales de los proyectos de aprendizaje servicio son:
–  Primero: La metodología del Aprendizaje y Servicio Solidario  conecta la educación con su comunidad desde una posición activa
– El segundo elemento diferencial es que tiene aplicación en cualquier nivel del sistema educativo y no se restringe en exclusiva al ámbito escolar.
“Los centros del saber” dejan de ser espacios cerrados orientados en exclusiva “hacia dentro” (hacia la competencia individual, hacia el curriculum profesional del alumnado y del profesorado) y sin conexión operativa con las realidades sociales (en todo caso con las ligadas al sistema productivo), para “bajar a la calle” y distribuir sus conocimientos para aplicarlos a la transformación social y mejorar la sociedad
-El tercer elemento diferencial es que el AySS ofrece la oportunidad de desarrollar un pensamiento estratégico desde un escenario real, ejerciendo la ciudadanía activa

Desde el puento de vista de la comunidad, tal y como  afirma Lobato: “No solo se resuelve una necesidad social de esa comunidad, sino que se recupera el sentido y valor de la acción colectiva, el sentido del altruismo y la prosocialidad”

Otras referencias
Catalunya. Centro promotor del aprendizaje servicio http://www.aprenentatgeservei.org/index.php

BATLLE, Roser. Aprender haciendo un servicio a la comunidad http://roserbatlle.wordpress.com/ .

ZERBIKAS. Qué es el aprendizaje y servicio solidarioAmaia Pagolak  itzuli egin du Idoia Llanoren idatzia

Astelehen honetan bilera egin dugu Aitor López de Aberasturirekin (Gasteizko Diocesanas ikastetxeko erdi mailako zikloko ikasleen informatika-irakaslea) eta Andoni Rodríguez Aranzabalekin (ikastetxe horretako berrikuntzaren arduraduna).

Dei egin genien, Dinux proiektua zer zen eta beste erakunde publiko batzuekin (KZ guneak, Datuak Babesteko Euskal Agentzia) nola garatzen ari ziren azal ziezaguten.

Ez genuen bi bider eskatu beharrik izan. Eskertzekoa izan da haien laguntzeko jarrera.

Proiektuaren jatorria azaldu digute, eta, batez ere, partekatutako ezagutzak, software libreak eta praktika bidezko ikaskuntzak sortzen dien grina. Berrikuntza eredu txalogarria, benetan!

Proiektu horien bitartez, ikastetxearen curriculum garapenaren zati moduan, ikasleek erkidegoaren zerbitzura jartzen dute ikasten ari direna, ikasitakoa. Hori da gehien gustatu zaiguna. Erdiko zikloko informatika-ikasleek pertsonalizatutako Linux paketeak prestatzen dituzte, eta pakete horiek azkenean erabiliko dituenaren nahietara egokitzen dituzte.

Beraz, erabilgarritasunak eta eskaintzak aztertu ditugu, guk denok elkarrekin ikas dezagun.

Kosturik ba al zuen galdetu genien, izan ere, jende gutxik eskaintzen du ezer musu-truk, baina erantzuna proiektuaren izaeran bertan dago: lan praktiko hau ikastetxeko ikasleek beren praktikak egiteko modua izango da.

Esan eta egin, lankidetzan hasteko asmoa agertu genuen. Lankidetza hori honela laburtuko litzateke:

–          Arartekoaren jokoen bi CDak egokitzea: Linuxen funtzionatzea edota Linuxera bihurtzea, software librean banatzeko prest egon daitezen.

–          Linux pakete bat prestatzea, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, Open Office, Codecs, javaren Plugins eta software librean joko batzuk dituena, Arartekoko ordenagailuetan jartzeko. Elkarrekin aztertuko dugu ea ikasleek, praktika gisa, pakete hori martxan jar diezaguketen eta Linux erabiltzeak erakundean sortzen dizkigun arazoei erantzun diezaieketen.

–          Haur eta Nerabeentzako Bulegoarekin aztertuko dugu zer erabilgarritasun izan dezakeen eta zertan aritu gaitezkeen lankidetzan.

Artikulu honekin batera, “ikaskuntza eta zerbitzua”ri buruzko hainbat gogoeta eta erreferentzia uzten dizkizuet:

Hezkuntza-praktika horren bidez, ikastetxea −edozein maila eta espezialitatekoa izanik ere− gune publikoko ikastetxe bihurtzen da, bere komunitatean eragina duten eta garatzen diren proiektu zehatzak gauzatuz.

Ikaskuntza eta zerbitzua’ deritzen proiektuak funtsean ez dira eskola-proiektuez oso bestelakoak edo haietatik urrun daudenak. Agian, bi proiektu mota horien arteko alde bakarra intentzioa edo helburua izan daiteke. Eskola-proiektuek ikaskuntza eta ezagupenak garatzea dute helburu; aldiz, ikaskuntza eta zerbitzua proiektuek bi xede dituzte: ikaskuntza estrategien zati bat izateaz gain, ikasleek bereganatu edo garatu behar dituzten ezagupenak eguneroko bizimoduarekin eta, batik bat, komunitateko bizimoduarekin uztartu nahi dituzte”.

Eskolak komunitatearen beharrak zeintzuk diren ikertzen du, eta bere ezagupenak aplikatzen ditu behar horiek asetzeko.

Javier Lobatok adierazten duen bezala, ikaskuntza eta zerbitzua proiektuen bereizgarriak honako hauek dira:

–          Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioak dakarren metodologiaren bereizgarrietako bat da hezkuntza bere komunitatearekin lotzen duela, ikuspegi eraginkorretik begiratuta.

–          Bigarren bereizgarria da edozein hezkuntza-sistematan ezar daitekeela eta ez dela eskola-eremura bakarrik mugatzen. Hezkuntza formaletik harago ere ezar daiteke eta hezkuntzako edozein eszenatokitatik edo edozein ekintzaren bitartez osa daiteke. Horrela, bereziki garrantzitsua iruditzen zait “ezagutzaren zentroek” gune itxiak izateari uztea, jada ez izatea soil-soilik “barrura” begira (norbanakoaren lehiara, ikasle eta irakasleen lanbide-curriculumera begira) dauden zentroak, gizarte-errealitateekin (edonola, produkzio-sistemarekin zerikusia dutenekin) lotura eragilerik ez dutenak, baizik eta zentro horiek “kaleratzea” eta beren ezagupenak banatzea, ezagupenok gizartea eraldatzen eta hobetzen ezar daitezen.

–          Hirugarren bereizgarria da “ikaskuntza eta zerbitzua”k aukera ematen duela pentsamendu estrategiko bat egiazko eszenatokitik abiatuta garatzeko, herritartasun aktiboaz baliatuz.

Komunitatearen ikuspuntutik, Lobatok dioenez: “Komunitate horren gizarte-behar bat asetzeaz gain, berreskuratu egiten dira taldeko ekintzaren zentzua eta balioa, altruismoa eta gizartearen aldeko jarrera”.

Beste erreferentzia batzuk:

Catalunya. Centro promotor del aprendizaje servicio http://www.aprenentatgeservei.org/index.php

BATLLE, Roser. Aprender haciendo un servicio a la comunidad http://roserbatlle.wordpress.com/ .

ZERBIKAS. Qué es el aprendizaje y servicio solidario

About Idoia Llano

Comments

One Response to “Aprendizaje servicio para el uso del software libre: Ararteko-Linux y Dinux de Diocesanas Vitoria”
  1. Kepa dice:

    Una sugerencia: tal vez habría que ir pensando en cambiar el OpenOffice por el LibreOffice. Tras la compra de OpenOffice por Oracle hay cosas que han cambiado: http://es.wikipedia.org/wiki/The_Document_Foundation

Speak Your Mind

Tell us what you're thinking...
and oh, if you want a pic to show with your comment, go get a gravatar!