Participantes
Buscar
Archivos

PostHeaderIcon En busca de una sinfonía climática: La cumbre del clima de París

IMG_9388[1]EN BUSCA DE UNA SINFONÍA CLIMÁTICA: LA CUMBRE DEL CLIMA DE PARIS

A partir de hoy el mundo tiene una cita crucial para afrontar uno de los mayores retos que tiene planteados: el cambio climático. Tras los recientes atentados del 13 N, que nos han asomado al abismo de la barbarie, Paris -la ciudad de las luces y de la Ilustración- se recompone, con titánico y encomiable esfuerzo, para acoger durante estos próximos días la muy esperada XXI Conferencia de las partes al Convenio Marco Internacional sobre cambio climático (conocida por su acrónimo “COP 21”).

El cambio climático representa hoy, sin asomo de duda, una amenaza de primera magnitud para la biodiversidad del planeta Tierra. Sin embargo, sean cuales sean los desequilibrios, cuyo alcance no medimos aún con exactitud, que el cambio climático va a provocar en nuestro planeta, la verdad es que será más bien la especie humana la que deberá arrostrar en realidad con las consecuencias más catastróficas de ese fenómeno. El científico James Lovelock formuló en el año 1969 una célebre hipótesis: La Tierra es un sistema autorregulador que puede contrarrestar cualquier cambio medioambiental que amenace la vida en su conjunto. Esta hipótesis, que causo perplejidad en la comunidad científica del siglo pasado, debe su nombre al escritor William Golding que propuso a su autor que lo denominara Gaia, como la Diosa griega de la Madre Tierra. La hipótesis de Gaia coloca a la especie humana ante un su propio desafío, inminente e ineludible: la necesidad imperiosa de hacer frente a los efectos ambientales provocados por el cambio climático, cuya responsabilidad recae en nosotros, puesto que lo que está en juego, a fin de cuentas, es el peligro que dicho cambio climático representa para la propia existencia de la humanidad.

La COP 21 es el órgano supremo de la Convención Marco de Naciones Unidas sobre el Cambio Climático, adoptada en el año 1992 en Rio de Janeiro. Desde esa fecha la comunidad internacional se ha propuesto llegar a acuerdos para estabilizar las concentraciones de gases de efecto invernadero en la atmósfera a un nivel que permita evitar interferencias irreversibles en el sistema climático. Desde entonces, la conferencia de las partes se encarga de reunir anualmente a los representantes de los 196 Estados miembros. El encuentro se conoce como Cumbre del Clima y trata de lograr año tras año, y ya van 21 conferencias, una conjunción de voces que permitan producir una sinfonía (o acuerdo como indica el origen griego de esta palabra) sobre el cambio climático.

La COP 21 de París, al igual que las cumbres anteriores, comienza con una profunda y creciente preocupación ante el hecho incuestionable de que el planeta se calienta por la acción humana. Hoy ya hemos subido un grado más la temperatura en comparación con la existente durante la era industrial. Las conclusiones del quinto informe de evaluación del grupo intergubernamental de

expertos sobre el cambio climático no dejan ya lugar a controversia científica alguna. La influencia humana en el sistema climático es clara e innegable. Desde que comenzó la época industrial la actividad del ser humano viene arrojando cantidades ingentes de gases a la atmósfera y son, precisamente, esos gases los que han ido incrementando el efecto invernadero.

Al mismo tiempo, la COP 21 comienza con un cierto atisbo de esperanza de que esta vez se pueda lograr un nuevo acuerdo climático que evite lo peor, a saber, que la temperatura global del planeta se incremente más allá de de los 2 grados. Una de las claves para lograr un progreso de tal naturaleza en esta cumbre son las llamadas contribuciones nacionales determinadas (INCD, por sus siglas en inglés), que es la manera como se denominan los compromisos que han presentado hasta la fecha 170 Estados para conseguir reducir el nivel de sus emisiones mediante acciones de diversa índole. Otras claves serán compartir las propuestas para la adaptación hacia economías resilientes y bajas en carbono, establecer mecanismos de reparación y financiación de los daños climáticos y, sin duda, poner en práctica instrumentos para la transparencia y la rendición de cuentas de los compromisos adquiridos durante la Cumbre.

Quizás sea ésta cumbre en Paris nuestra última oportunidad. La COP 21 de París debe aportar el impulso indispensable para que todas las personas, organizaciones, instituciones, pueblos y ciudadanos del mundo alcen su voz alta y clara, exigiendo: ¡Ni un grado más!

En nuestro ámbito más cercano , Euskadi, estamos obligados a admitir, como el resto de los territorios del planeta, que tenemos también nuestra parte de responsabilidad (en concreto el 0,5 % del total de las emisiones de la Unión Europea). Por lo tanto, también a nosotros nos corresponde realizar nuestra contribución al esfuerzo común de dimensiones planetarias. En junio de 2015 el Gobierno Vasco ha aprobado la Estrategia de Cambio Climático 2050 del País Vasco. Este documento plantea el objetivo de reducir para 2050 nuestras emisiones de gases de efecto invernadero en un 80% respecto a 2005 e incrementar en un 40 % la cantidad de energía final consumida procedente de energías renovables. Toda la ciudadanía debe participar en esa estrategia. Todas las instituciones, organismos, asociaciones y personas debemos ser plenamente conscientes acerca de la necesidad de cumplir cuanto antes con ese objetivo, mediante planes, programas y acciones concretos. Usted y yo tenemos algo que decir y algo por hacer. Por de pronto apuntemos esta fecha y esta cita. Cumbre del Clima COP 21 en París. Es una cita con la Tierra, con Gaia.

IMG_8167[1]

SINFONIA KLIMATIKOAREN BILA: KLIMARI BURUZKO GOI-BILERA PARISEN

Gaurtik aurrera, erronka handienetako bati aurre egiteko hitzordu erabakigarria edukiko du munduak: klima-aldaketari aurre ematekoa, hain zuzen ere. Ankerkeriaren amildegira hurbildu gaituzten duela gutxiko A 13ko atentatuen ondoren, Paris –argien eta Ilustrazioaren hiria- berriz osatu da, ahalegin ikaragarri eta goraipagarriz, datozen egunotan bere baitan hartzeko horrenbeste iguriki den klima-aldaketari buruzko Nazioarteko Hitzarmen Markoari atxikitako XXI. Biltzarra (“COP 21” akronimoarekin ezagutzen dena).

Klima-aldaketa, zalantzarik gabe, berebiziko mehatxua da Lur planetaren biodibertsitaterako. Hala ere, klima-aldaketak gure planetan eragingo dituen desorekak dena delakoak izanda ere, eta horien irismena zehaztasunez neurtzen ez badugu ere, gizakiok jasango ditugu, egiazki, fenomeno horren ondorio lazgarrienak. James Lovelock zientzialariak hipotesi entzutetsu hau formulatu zuen 1969an: lurra sistema auto-erregulatzailea da, eta bizitza oro har mehatxa dezakeen edozein ingurumen aldaketari egin diezaioke aurka. Hipotesi horrek zalantza sortu zuen aurreko mendeko komunitate zientifikoan, eta William Golding idazleari zor dio izena, hipotesia Gaia izendatzeko proposatu baitzion horrek egileari. Gaia, Ama Lurraren jainkosa grekoa bezala. Gaia hipotesiak aurrez aurre jarri ditu gizakiak eta horien erronka, berehalakoa eta saihestezina izaki hori: klima-aldaketak eragindako ingurumen ondorioei aurre egiteko premiazko beharrizana. Guk daukagu zeregin horren gaineko erantzukizuna, izan ere, azken batean, aipatu klima-aldaketak gizakien existentziari berari ekarri dion arriskua dago jokoan.

Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Markoko organo gorena da COP 21. 1992an egin zen aipatu hitzarmena, Rio de Janeiron. Data hartatik aurrera, atmosferan negutegi efektuko gas kontzentrazioa egonkortzeko akordioak lortzeko xedea eduki du nazioarteko komunitateak, klima sisteman atzeraezinezko interferentziak egotea saihesteko mailara jaitsi dadin gas kontzentrazio hori. Ordutik, 196 estatu kideetako ordezkariak urtero elkartzeko ardura eduki du aldeen hitzarmenak. Klimari buruzko goi-bilera esaten zaio bilguneari, eta, urtez urte, klima-aldaketaren gaineko sinfonia (edo akordioa, hitz horren jatorri grekoak adierazten duen bezala) sortzea ahalbidetuko duen ahots elkarketa lortzen saiatu da. Jada, 21 batzar egin dira.

Pariseko COP 21, aurreko goi-bilerak bezala, planeta gizakion ekintzaren ondorioz berotzen delako egitate eztabaidaezinaren gaineko kezka sakonarekin hasi da, geroz eta handiagoa den kezkarekin. Gaur, gradu bat igo da tenperatura, industria garaian zegoenarekin alderatuta. Klima-aldaketari buruzko adituen gobernu arteko taldearen bosgarren ebaluazio-txosteneko ondorioek ez diote lekurik egin inolako eztabaida zientifikori. Gizakiok klima sisteman dugun eragina argia eta ukaezina da. Industria garaia hasi zenetik, gizakien ekintzak egundoko gas kopuruak isurtzen

dizkiote atmosferari, eta gas horiek dira, hain zuzen ere, negutegi efektua areagotu dutenak.

Aldi berean, oraingo honetan, okerrena gertatzea ekiditeko akordio klimatiko berria lortu ahal izango delako nolabaiteko itxaropen zantzuarekin hasi da COP 21, hau da, planetaren tenperatura orokorra bi gradutik harago igotzea saihesteko akordioa lortzeko itxaropenez. Goi-bileran horrelako aurrerapena lortzeko gakoetako bat dira nazio ekarpen zehatzak deiturikoak (INCD, ingelesez). Horrelaxe izendatu dira gaur arte 170 estatu kidek beraien igorpen maila askotariko ekintzen bidez murriztea lortze aldera aurkeztu dituzten konpromisoak. Honakoak izango dira beste gako batzuk: karbono gutxi duten ekonomia malguetaranzko egokitzapenerako proposamenak partekatzea, kalte klimatikoak konpontzeko eta finantzatzeko mekanismoak ezartzea eta, zalantzarik gabe, goi-bileran hartutako konpromisoen gardentasunerako eta horien berri emateko tresnak praktikan jartzea.

Beharbada, Pariseko goi-bilera izango da gure azken aukera. COP 21ek ekarri behar du munduko pertsona, erakunde, antolamendu, herri eta herritar guztiek argi eta garbi eska dezatela, ozen, honakoa: Gradu bakar bat gehiago ez!

Gure eremu hurbilenean, Euskadin, gure erantzukizun zatia ere badugula onartu behar dugu, planetako gainerako lurraldeek bezala (zehatz-mehatz, Europar Batasuneko igorpenen % 0,5 da gurea). Hortaz, guri ere badagokigu planetaren neurriko ahalegin komunari ekarpena egitea. 2015eko ekainean, Klima-Aldaketaren aurkako Euskadiko Estrategia 2050 onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. 2050erako negutegi efektuko gasen gure igorpenak % 80 murrizteko xedea dauka dokumentu horrek, eta % 40 areagotzea energia berriztagarrietatik datorren energia kontsumoa. Erakunde, organismo, elkarte eta pertsona guztiok oso argi eduki behar dugu xede hori egitasmo, programa eta ekintza zehatzen bidez betetzeak duen garrantzia oso handia dela. Zuk eta biok badugu zeresanik, bai eta egitekorik ere. Hasteko, idatz ditzagun data eta hitzordua. COP 21 klimari buruzko goi-bilera. Lurrarekin dugun hitzordua da, Gaiarekin duguna.

Manuel Lezertua

Arartekoa

 

 

 

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • Twitter

Un comentario para “En busca de una sinfonía climática: La cumbre del clima de París”

  • BEGOÑA says:

    Inquietante sí pero con la esperanza de que nuestra “amatxu” sepa curarnos una vez más.
    mila esker Ararteko zure lan bikanagaitik…beti bezala.

Deja un comentario