Participantes
Buscar
Archivos

PostHeaderIcon Resolución del Ararteko sobre la intervención de las administraciones vascas para garantizar la integridad del palacio de Bellas Artes de Donostia-San Sebastián

 

IMG_0588La asociación Ancora, agrupación cívica constituida para la protección y defensa del patrimonio cultural de Donostia-San Sebastián, nos ha trasladado una nueva queja sobre el control del régimen de protección del palacio Bellas Artes por parte de las administraciones competentes en la defensa del patrimonio cultural.

El palacio Bellas Artes es un edificio especialmente significativo por su situación y composición como monumento icono del Ensanche Cortázar de Donostia. El Gobierno Vasco incluyó este edificio en marzo de 2015, como parte inventariada del patrimonio arquitectónico del País Vasco. Según recoge la descripción del bien cultural, destaca su remate en cúpula emplazado en el frente de la bifurcación de dos calles.

La asociación manifiesta que poco después, en el mes de octubre, el ayuntamiento donostiarra autorizó el derribo de su cúpula ante la situación de ruina inminente, previa autorización del Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Aunque esa orden recoge la obligación de reconstrucción, la asociación asegura que no se han tomado, hasta la fecha, las medidas requeridas para garantizar su reconstrucción “filológica”.

Después de analizar la actuación de esas administraciones hemos concluido que se ha seguido un procedimiento “impropio”, que ha permitido iniciar un expediente de ruina a los meros efectos de acordar el derribo de un elemento protegido. En el expediente de ruina no consta ninguna justificación de la fuerza mayor que habilitaría a la administración municipal y foral a tomar esa medida. De igual modo la autorización de esa medida urgente ha sido otorgada sin considerar otras opciones recogidas en el informe encargado por la diputación foral a la empresa IDOM.

Consideramos que, conforme a las previsiones de la Ley de Patrimonio Cultural Vasco, la Diputación Foral de Gipuzkoa debería haber ordenado las obras de reparación de la cúpula en los términos del régimen de protección aprobado.

Por eso, le hemos recomendado al Departamento de Cultura, Turismo, Juventud y Deportes de la Diputación que incoe, de inmediato, un expediente que ordene a los propietarios del palacio Bellas Artes la rápida ejecución de las obras de restitución de la cúpula. Además, esa resolución debe incorporar las medidas de conservación necesarias, para evitar la degradación del inmueble derivadas de las filtraciones de agua.

También nos hemos dirigido al Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián, para que, junto con el Departamento de Cultura de la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, promueva una mesa de diálogo estable entre las partes directamente interesadas (asociación Ancora, propiedad del inmueble y otros terceros interesados). Así se lograría una coordinación interadministrativa adecuada y se salvaguardaría la integridad del patrimonio cultural vasco que representa el palacio del Bellas Artes. Sería interesante establecer un plan de acción para garantizar su protección conforme con el régimen de protección establecido, que permita reconocer su valor, e incorporar un programa de financiación y de prioridades, para evitar su pérdida, destrucción o deterioro.


Arartekoaren ebazpena, Donostiako Bellas Artes jauregiaren osotasuna bermatzeko, euskal administrazioek esku hartzeari buruz

Ancora elkarteak –Donostiako kultura ondarea babesteko elkarte zibikoa baita , beste kexa bat egin digu, kultur ondarea babesteko eskumena duten administrazioek Bellas Artes jauregia babesteko araubidea kontrolatzeari buruz.

Bellas Artes jauregia oso eraikin adierazgarria da, bere egoeragatik eta osaeragatik, Donostiako Kortazar zabalguneko monumentu edo ikono gisa. Eusko Jaurlaritzak eraikin hori Euskal Herriko arkitektura-ondarearen zerrendan sartu zuen, 2015eko martxoan. Kultur ondasun horren azalpenean adierazten denez, nabarmentzekoa da kupula itxurako errematea, bi kaleren bidegurutzearen aurrean kokatutakoa.

Elkarteak dioenez, urrian, Donostiako Udalak kupula eraistea baimendu zuen, hur-hurreko aurri egoeran zegoelako, aurretiaz Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren baimena lortuta. Baimen horretan kupula berreraiki egin behar dela agintzen den arren, elkarteak baieztatu du oraindik ez direla beharrezko neurriak hartu berreraikitze “filologikoa” bermatzeko.

Administrazio horien jarduera aztertu ostean, ondorio hau atera dugu: prozedura “desegokia” erabili dela eta, horren bitartez, aurri-espediente bat hasi ahal izan dela, soil-soilik babestutako elementu bat eraistea erabakitzeko. Aurri-espedientean ez dago idatziz jasota udal eta foru administrazioak erabaki hori hartzeko gaituko lituzkeen ezinbesteko arrazoirik. Orobat, Foru Aldundiak IDOM enpresari agindu zion txostenean bildutako beste hautabide batzuk aintzat hartu gabe baimendu da presako neurri hori.

Gure iritziz, Euskal Kultura Ondarearen Legeko xedapenen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak kupula konpontzeko lanak agindu behar zituen, onartutako babes-araubidean ezarritako moduan.

Horregatik, Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailari gomendatu diogu espediente bat has dezala berehala, Bellas Artes jauregiaren jabeei kupula lehengoratzeko lanak bizkor egin ditzaten agintzeko. Gainera, erabaki horretan beharrezko kontserbazio-neurriak adierazi behar dira, ura sartzeagatik eraikina honda ez dadin.

Donostiako Udalari ere idatzi diogu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin batera, elkarrizketa-mahai egonkor bat susta dezan gai hori zuzenean ardura zaien aldeekin (Ancora elkartea, eraikinaren jabeak eta interesa duten beste batzuk). Horrela, administrazioen arteko koordinazio egokia lortuko litzateke, eta Bellas Artes jauregiak erakusten duen euskal kultura ondarearen osotasuna babestuko litzateke. Interesgarria izango litzateke ekintza-plan bat finkatzea, ezarrita dagoen babes-araubideari jarraiki babestuko dela bermatzeko, eraikinaren balioa onar dadin, eta finantzaketa- eta lehentasun-programa bat gehitzea, eraikina galdu, suntsitu edo hondatu ez dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 2a

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • Twitter

Deja un comentario