Participantes
Buscar
Archivos

Entradas con la etiqueta ‘Ararteko’

PostHeaderIcon Encuentro del Ararteko con red de voluntariado de Greenpeace de Euskadi en el barco Mater Museoa/Arartekoa Mater Museoa itsasontzian elkartu da Euskadiko Greenpeace-eko boluntarioen sarearekin

mater

Esta semana dos técnicos del área de medio ambiente del Ararteko hemos tenido la oportunidad de encontramos con el grupo de personas de la red de voluntariado de Greenpeace en Euskadi. El sitio que nos han propuesto ha sido un marco incomparable: el barco museo Mater atracado en esta ocasión en el Museo Marítimo de Bilbao. Este barco pesquero –ubicado normalmente en la bahía de Pasaia– ha iniciado estos días la campaña “pescando residuos” por diversos puertos del cantábrico para promover actividades a favor de la pesca sostenible y la recogida de residuos de plásticos en nuestra costa.

Hemos aprovechado para hablar con personas voluntarias sobre la valoración del área de medioambiente del Ararteko que hemos incorporado en el informe anual del 2014 presentado recientemente en el Parlamento Vasco. Les hemos expuesto nuestras propuestas elaboradas sobre la contaminación acústica, atmosférica, el estado de la calidad de las aguas de consumo así como medidas para impulsar el acceso a la información ambiental y la participación ciudadana. También hemos comentado nuestra propuesta de documento para establecer unas bases para la reflexión sobre el actual modelo energético en Euskadi.

Por su parte, las y los voluntarios nos han informado de su trabajo en los tres territorios informando y sensibilizando sobre las diversas campañas globales de Greenpeace. Esta red de voluntarios nos han trasladado sus preocupaciones a nivel local, en un ámbito que afecta directamente a nuestro territorio, como son la gestión sostenible de los residuos, la agricultura ecológica, el fomento de las energías renovables, la fiscalidad ambiental o la movilidad sostenible. También han expuesto su preocupación sobre el uso de plaguicidas, la sobrepesca, las prospecciones petrolíferas y el uso del fracking o la energía nuclear.

Un encuentro muy interesante en el que hemos podido escuchar esas propuestas para valorar, en la medida de nuestras posibilidades de actuación, cómo incorporarlas en el plan de actuación del área de medio ambiente del Ararteko.

mater2
Arartekoa Mater Museoa itsasontzian elkartu da Euskadiko Greenpeace-eko boluntarioen sarearekin.

Aste honetan, Euskadiko Greenpeace-eko boluntarioen sareko pertsona batzuekin elkartzeko aukera izan dugu Arartekoko ingurumen arloko bi teknikarik. Elkargune paregabe gisa, Museo Mater itsasontzia proposatu digute, oraingoan Bilboko Itsas Museoan ertzeratua baitago. Itsasontzi hori eskuarki Pasaiako badian kokatuta egoten da eta egunotan “hondakinak arrantzatzen” izeneko kanpaina hasi du Kantauriko hainbat portutan barrena, arrantza iraunkorraren aldeko ekintzak eta gure kostaldean plastiko-hondakinen bilketa sustatzeko.

Aukera horretaz baliatuta, boluntarioekin hitz egin dugu Arartekoko ingurumen arloaren balorazioaz (Eusko Legebiltzarrari oraintsu aurkeztu diogun 2014ko txostenean sartu dugu hori). Hots kutsadura, atmosfera kutsadura, kontsumitzeko uren kalitatearen egoera eta herritarren parte-hartzeari buruz egin ditugun proposamenak azaldu dizkiegu, baita ere ingurumen arloko informazioa eskuratzea eta herritarren partaidetza bultzatzeko neurriak ere. Orobat, proposamen bat egin dugu Euskadin gaur egun dagoen energia-eredua hausnartzeko oinarri batzuk ezartzeko, eta horren berri ere eman diegu.

Boluntarioek, bere aldetik, hiru lurraldeetan zer-nolako lana egiten duten azaldu digute, Greenpeace-en era askotako kanpaina orokorrez informatuz eta sentsibilizatuz. Boluntarioen sare horrek herri mailan dituen kezkak adierazi dizkigu, gure lurraldeari zuzenean dagokion arlo batean: hain zuzen, hondakinen kudeaketa iraunkorra, nekazaritza ekologikoa, energia berriztagarriak sustatzea, ingurumen arloko zerga-sistema edo mugikortasun iraunkorra. Era berean, kezka agertu dute plagiziden erabileragatik, gehiegizko arrantzagatik, petrolio prospekzioengatik eta fracking-aren edo energia nuklearraren erabileragatik.

Topaketa oso interesgarria izan da eta hainbat proposamen entzun ahal izan ditugu bertan, jarduteko ditugun aukeren arabera, horiek Arartekoaren ingurumen arloko jarduera-planean nola sartu aztertzeko.

PostHeaderIcon Acceso a la información ambiental. ¿Cuándo un documento está inconcluso o en proceso de elaboración?

Desde la institución del Ararteko insistimos en la importancia del derecho de acceso a la información pública de manera rápida, sencilla y con el menor costo posible para las personas interesadas en la resolución que recientemente hemos publicado en nuestra página web.

Un mayor acceso del público a la información medioambiental contribuye a una mayor concienciación en materia de medio ambiente, a un intercambio libre de puntos de vista, a una más efectiva participación del público en la toma de decisiones medioambientales y, en definitiva, a la mejora del medio ambiente. El retraso o las dificultades para su acceso constituyen una medida asimilable a su denegación puesto que, para el correcto ejercicio de los derechos de participación, es primordial disponer de los documentos en una fase temprana.

Las razones de la denegación del acceso deben quedar circunscritas a los motivos concretos que señala la normativa, basados en el interés público o en derechos de terceros.

En ese orden de cosas, la obligación de facilitar la información es de la administración en la que obre la documentación. La legislación no requiere que esa administración sea la titular de esa información o que tenga la competencia para su impulso administrativo.

En el caso de la denegación por tratarse de datos o documentos inconclusos, la autoridad debe ceñirse a aquellos casos en los que se esté en proceso de elaboración de manera activa.

Asimismo, las administraciones públicas deben dotarse de los medios para permitir el acceso a la información ambiental que obre en su poder en formatos electrónicos de fácil reproducción y acceso.

 

Ararteko erakundetik informazio publikoa azkar, erraz eta interesdunentzako ahalik eta koste txikienarekin eskuratzeko eskubideak duen garrantzia azpimarratzen dugu.

Jendeak ingurumeneko informazioa gehiago eskuratzen badu ingurumen arloan kontzientziazio handiagoa dago, ikuspuntuen truke askea gertatzen da, jendearen parte-hartzea eraginkorragoa da ingurumeneko erabakiak hartzean eta, azken finean, ingurumena hobetzen da. Eskuratzeko atzerapena edo zailtasunak ukapenaren antzeko neurriak dira, izan ere, parte hartzeko eskubideak behar bezala erabiltzeko, ezinbestekoa da agiriak goiz izatea.

Eskuratzea ukatzeko arrazoiak araudiak azaltzen dituen arrazoi zehatzetara mugatu behar dira, interes publikoan edo hirugarrenen eskubideetan oinarrituta daudenak.

Zentzu horretan, agiriak bere esku dituen administrazioak du informazioa eskaintzeko beharra. Legeriak ez du eskatzen administrazio hori informazio horren titular izatea edo administrazio bultzadarako eskumena izatea.

Ukapena amaitu gabe dauden datuak edo agiriak direlako bideratzen bada, aginpidea burutzapen prozesua modu aktiboan duen kasuetara mugatu behar da.

Era berean, herri administrazioek bitartekoak eskuratu behar dituzte euren esku dagoen informazioa erreproduzitzeko eta eskuratzeko errazak diren euskarri elektronikoetan eskuratzeko aukera  eskaintzeko.