Participantes
Buscar
Archivos

Entradas con la etiqueta ‘energía eólica’

PostHeaderIcon El Gobierno Vasco revisa su Estrategia Energética de Euskadi e inicia el trámite para someterla a evaluación ambiental estratégica. Una oportunidad para el debate energético

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Fuente. Eusko Jaurlaritza

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad está elaborando la «Estrategia energética de Euskadi 2025 (3E2025)» con la finalidad de adaptar la anterior Estrategia 3E2020 a los nuevos requerimientos que imponen los cambios normativos, tecnológicos y de mercado.

El BOPV de 14 de enero de 2016 recoge el anuncio por el que la Estrategia Energética de Euskadi 2025 debe someterse a Evaluación Ambiental Estratégica de conformidad con la Ley General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

Desde el Ararteko ya planteamos en su día esta cuestión. En la Recomendación 84/2012, de 19 de noviembre, dirigida a los Departamentos de Industria y de Medio Ambiente del Gobierno Vasco

, instábamos a iniciar un proceso de revisión de la Estrategia Energética de Euskadi 2020 para poder incluir una adecuada evaluación ambiental de la exploración y explotación de los yacimientos de gas natural localizados en el País Vasco (“fracking”). Esa decisión y su valoración ambiental deben incorporar un debate social, transparente y abierto, para lo cual sugerimos la creación de una mesa sobre el gas no convencional.

A la vista de esa decisión del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad queremos destacar la importancia del procedimiento de evaluación ambiental estratégica en la revisión de la Estrategia Energética de Euskadi 2025. Este procedimiento se recoge, expresamente, en nuestra recomendación de 2012.

En esa misma resolución expresábamos también la oportunidad de iniciar un debate social, transparente y abierto, para lo cual sugerimos la creación de una mesa que propiciara el debate sobre el modelo energético al que aspiramos en nuestra Comunidad. Por ello, la apertura de este trámite de información pública debe ser una oportunidad real para propiciar esa cuestión.

En relación con esta cuestión el Parlamento Vasco aprobó en junio de 2015 la Ley de medidas adicionales de protección medioambiental para la extracción de hidrocarburos no convencionales y la fractura hidráulica o «fracking».

 Consideramos que en las disposiciones de esta ley se da una respuesta positiva a nuestros planteamientos, recogidos en la resolución sobre el “fracking”. La tramitación de esta ley a instancia de una iniciativa legislativa popular, ha permitido traer a la sede del Parlamento Vasco una cuestión extremadamente polémica como es la fracturación hidráulica. Esa norma recoge la oportunidad del debate social mediante la evaluación estratégica de los planes y programas que permitan, posibiliten o asignen recursos a esta técnica de exploración de hidrocarburos.

 


Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Estrategia Energetikoa berraztertu du eta berori ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende uzteko izapidea hasi du. Energiari buruzko eztabaidarako aukera

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila «2025erako Euskadiko estrategia energetikoa (3E2025)» lantzen ari da, aurreko 3E2020 estrategia arauzko aldaketek, aldaketa teknologikoek eta merkatukoek ezartzen dituzten errekerimendu berriei egokitzeko xedez.

Zehazki, 2016ko urtarrilaren 14ko EHAAk jaso du 2025erako Euskadiko estrategia energetikoa ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende utzi behar dela, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorrarekin bat eginez.

 Arartekoak bere garaian mahai-gaineratu zuen kontu hori. Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Ingurumen Sailei egindako azaroaren 19ko 84/2012 Gomendioan eskatu genuen has zedila 2020rako Euskadiko estrategia energetikoaren berrikuspen prozesua, Euskadin dauden gas naturaleko meategien esplorazioaren eta ustiapenaren ingurumen ebaluazio egokia txertatu ahal izateko (fracking-a). Erabaki horrek eta ingurumen balorazioak eztabaida soziala jaso behar dute, gardena eta irekia. Horretarako, ezohiko gasari buruzko mahaia sortzea iradoki genuen.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren erabaki hori ikusirik, 2025erako Euskadiko estrategia energetikoaren berrazterketan ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Prozedura hori berariaz jasota dago 2012ko gure gomendio horretan.

Ebazpen hartan, eztabaida soziala hasteko aukera zegoela ere adierazi genuen, gardena eta irekia izango zena. Horretarako, iradoki genuen mahai bat sor zedila gure autonomia erkidegoan nahi dugun eredu energetikoari buruzko eztabaida ahalbidetzeko. Horregatik, informazio publikorako izapidea irekitzea kontu hori bultzatzeko benetako aukera izan behar da.

Kontu horri dagokionez, Eusko Legebiltzarrak 2015eko ekainean onartu zuen ezohiko hidrokarburoak erauzteko eta haustura hidraulikorako edo «fracking»-erako ingurumen babes-neurri gehigarriei buruzko Legea.

Gure iritziz, lege horren xedapenetan erantzun egokia eman zaie fracking-aren gaineko ebazpenean bildutako gure proposamenei. Legegintzako herritarren ekimen batek eskatu du lege hori izapidetu dadila, eta horrexek ahalbidetu du haustura hidraulikoa bezalako kontu hain polemikoa ekartzea Eusko Jaurlaritzako egoitzara. Eztabaida sozialerako aukera jaso du arau horrek, hidrokarburoen esplorazio teknika horri baliabideak ahalbidetzen, errazten edo esleitzen dizkien planen eta programen ebaluazio estrategikoaren bidez.

PostHeaderIcon Reunión del Ararteko con la Plataforma Gure Energia. Debate sobre un nuevo modelo energético.Arartekoaren bilera Gure Energia plataformarekin. Energia-eredu berri bati buruzko eztabaida.

energiaEl pasado vienes 11 de abril hemos mantenido un encuentro con varios representantes de la Plataforma Gure Energia, nodo en Euskadi de la Plataforma por un nuevo modelo energético. Esta plataforma ciudadana, de la que forman parte más de treinta asociaciones y grupos de particulares, se acaba de organizar en Euskadi para promover el debate social sobre un nuevo modelo energético basado en el ahorro, la eficiencia energética y en las fuentes de energía renovable.

La Plataforma plantea un cambio social en la percepción del actual sistema energético. Para ello promueven el debate sobre las razones por las cuales la tarifa eléctrica ha subido un 80 por ciento desde el año 2004, y las consecuencias que ha supuesto para el empobreciendo del consumidor doméstico –la conocida pobreza energética- y dificultando la supervivencia de muchas empresas.

Nos han trasladado una serie de propuestas que van desde la necesidad de una reforma del sector eléctrico (medidas para dar una respuesta al problema del déficit de tarifa y del precio de la electricidad, propuesta de una auditoria de costes, necesidad de seguridad jurídica en el sector de las renovables), la creación de una mesa para el debate sobre nuevo modelo energético y otro conjunto de medidas transversales para la mejora en la gestión de la demanda, en el ahorro y en la eficiencia energética.

Por último, nos han expuesto una serie de propuestas para evitar la pobreza energética. El término pobreza energética alude a aquellas situaciones en las cuales lo hogares no pueden hacer frente al pago de una cantidad de servicios energéticos suficientes para mantener un nivel de confort térmico adecuado. Por ello consideran necesario identificar este problema social, definir el concepto de consumidor vulnerable y establecer medidas para paliar estas situaciones (Bono social, asegurar el suministro en determinadas épocas). También plantean medidas para favorecer el ahorro, la eficiencia y mejora energética en los hogares e incentivar el autoconsumo.

El Ararteko Iñigo Lamarca ha escuchado estas propuestas. Desde la oficina del Ararteko vamos a analizarlas y valorar en que cuestiones podemos intervenir para proponer mejoras a las administraciones públicas vascas.

Asimismo, nos hemos ofrecido para seguir recibiendo la información y propuestas que consideren oportunas sobre el debate sobre el nuevo modelo energético y la precariedad energética.

energiaJoan den ostiralean, apirilak 11, Gure Energia plataformako zenbait ordezkarirekin topaketa bat izan genuen. Energia Berritzen Plataforma por un nuevo modelo energético delakoaren Euskadiko adabegia da. Herritarren plataforma hori 30 elkartek eta partikularren taldek baino gehiagok osatzen dute eta Euskadin antolatu berri da. Haren helburua aurrezpenean, energia-efizientzian eta energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-eredu berri bati buruzko gizarte-eztabaida sortzea da.

Plataformak gaur egungo energia-sistema ulertzeko moduan gizarte-aldaketa bat egitea proposatzen du. Horretarako, eztabaida sustatzen dute elektrizitatearen tarifa 2004tik % 80 igotzeko arrazoien inguruan eta etxeko kontsumitzailea pobretzeko —energia-pobrezia ezaguna— ekarri dituen ondorioen inguruan, horrek enpresa askok bizirik irautea galarazi baitu.

Hainbat proposamen helarazi dizkigute: besteak beste, sektore elektrikoa erreformatzeko beharra (elektrizitatearen tarifa-defizitaren eta prezioaren arazoari erantzuna emateko neurriak, kostuak ikuskatzeko proposamena, berriztagarrien sektorean segurtasun juridikoa egoteko beharra), energia-eredu berriari buruz eztabaidatzeko mahai baten sorrera, eta eskaeraren kudeaketa, aurrezpena eta energia-efizientzia hobetzeko zeharkako beste neurri batzuk.

Azkenik, energia-pobrezia saihesteko zenbait proposamen aurkeztu dizkigute. “Energia-pobrezia” terminoak esan nahi du etxeek ezin diotela aurre egin konfort termikoko maila egokiari eusteko nahikoak diren energia-zerbitzuen kopuruaren ordainketari. Horregatik, uste dute beharrezkoa dela gizarte-arazo hori identifikatzea, kontsumitzaile ahularen kontzeptua definitzea eta egoera horiek arintzeko neurriak ezartzea (gizarte-bonua, garai zehatz batzuetan hornikuntza ziurtatzea). Era berean, etxeetan energiaren aurrezpenaren, efizientziaren eta hobekuntzaren alde egiteko eta autokontsumoa pizteko neurriak mahai gainean jarri dituzte.

Iñigo Lamarca arartekoak proposamen horiek entzun egin ditu. Arartekoaren bulegoan aztertu egingo ditugu, eta baloratuko dugu zein alderditan har dezakegun esku euskal herri-administrazioei hobekuntzak proposatzeko.

Halaber, energia-eredu berriari eta energia-urritasunari buruzko eztabaidaren inguruan egokitzat jotzen dituzten proposamenak eta informazioa jasotzen jarraitzeko prest gaudela adierazi dugu.

PostHeaderIcon Los parques eólicos en Euskadi: Hacia un consenso social e institucional sobre las energías renovables.Euskadiko haize-parkeak: energia berriztagarriei buruzko gizartearen eta erakundeen arteko adostasunaren bidean

Nueva imagenResolución del Ararteko sobre la tramitación de nuevos parques eólicos. El Ararteko ha publicado una resolución, de 26 de diciembre de 2013, por la que se concluye un expediente de queja sobre la tramitación administrativa seguida para la autorización de un parque eólico y sobre el impulso del consenso social en torno a la energía eólica.

Esta queja tiene su origen en la reclamación presentada en el año 2011 por un grupo de personas ante las actuaciones del entonces Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco para la autorización de algunos parques eólicos en Euskadi. La reclamación planteaba que, durante la tramitación administrativa seguida del parque eólico de Jesuri entre Orozko y LLodio, faltaba de una respuesta adecuada a las alegaciones formuladas y una comunicación a los interesados.

Por otro lado, de forma complementaria, se trasladaba otra cuestión de alcance general sobre la política energética del Gobierno Vasco. Los reclamantes planteaban su preocupación por la proliferación de parques eólicos de menor potencia en nuestra comunidad autónoma, no previstos en el ámbito del Plan Territorial Sectorial de la energía eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobado por Decreto 104/2002, de 14 de mayo. La existencia de estos parques eólicos, junto con otra serie de cuestiones sobre esta fuente de energía renovable, suponían la necesidad de revisar la planificación territorial sectorial de la energía eólica en el País Vasco.

Tramitación de la autorización de nuevos parques eólicos y respuesta adecuada a las alegaciones. La resolución  analiza el trámite seguido para dar respuesta a las alegaciones presentadas en el expediente de autorización del parque eólico y el derecho a obtener de la administración una respuesta razonada. Expone que las administraciones públicas deben dar una adecuada respuesta a las alegaciones presentadas en los trámites de información pública ya que la omisión de una respuesta expresa y adecuada a las alegaciones puede suponer indefensión para las personas que alegan.

Consenso social para la revisión de la planificación territorial de la energía eólica. También hace mención a las perspectivas para la revisión de la planificación territorial de la energía eólica y el consenso social e institucional que requiere el impulso de las energías renovables. La resolución se dirige al Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, para que, junto con el resto de administraciones concernidas, continúen con el impulso en Euskadi de la planificación estratégica energética promoviendo medidas de fomento efectivas de las energías renovables, en general, y de la energía eólica, en particular, que hagan posible el cumplimiento de los objetivos señalados en la Estrategia Energética de Euskadi 2020.

En esa labor de planificación energética, las administraciones públicas vascas deben continuar promoviendo el consenso social, institucional y ciudadano sobre la energía eólica, conforme a criterios medioambientales, y dentro del marco de los objetivos estratégicos de incremento de cuota de energías renovables para el 2020.

 

Arartekoaren ebazpena haize-parke berrien izapidetzeari buruz. Arartekoak ebazpen bat argitaratu du, 2013ko abenduaren 26koa. Horren bitartez, haize-parke bat baimentzeko administrazio-izapidetzea eta haize-energiaren inguruan gizartearen adostasunaren sustapena hizpide zituen kexa-espedientea amaitu da.

Kexa horren jatorria 2011. urtean pertsonen talde batek aurkeztutako erreklamazioa da. Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako orduko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadin haize-parke batzuk baimentzeko garatu zituen jardunak salatu zituzten. Erreklamazioak mahai gainean jarri zuen Orozko eta Laudioren artean dagoen Jesuriko haize-parkearen administrazio-izapidean ez zietela egindako alegazioei erantzun egokirik eman eta interesdunei ez zietela jakinarazpenik bidali.

Bestalde, modu osagarrian, Eusko Jaurlaritzaren energia-politikari buruzko beste gai orokor bat azaldu zen. Kexagileek kezka adierazi zuten gure autonomia erkidegoan potentzia txikiko haize-parkeak ugaritzen ari direlako, nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko haize-energiaren Lurraldearen Arloko Planean –maiatzaren 14ko 104/2002 Dekretuak onartutakoanaurreikusita ez egon. Haize-parke horiek eta energia iturri berriztagarri horren inguruko beste kontu batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen arloko plangintza berrikusteko beharra ekarri zuten.

Haize-parke berrien baimenaren izapidetzea eta alegazioen erantzun egokia. Ebazpenak haize-parkea baimentzeko espedientean aurkeztutako alegazioei erantzuna emateko jarraitutako izapidea aztertu du, baita administraziotik erantzun arrazoitu bat jasotzeko eskubidea ere.

Adierazi du herri-administrazioek erantzun egokia eman behar dietela jendaurreko informazio-erakustaldietan aurkeztutako alegazioei. Izan ere, alegazioei berariazko erantzun egokia ez emateak alegatzen duten pertsonen defentsa eza ekar dezake.

Gizartearen adostasuna haize-energiaren lurralde plangintza berrikusteko. Halaber, haize-energiaren lurralde plangintza berrikusteko aukerak eta energia berriztagarrien sustapenak behar duen gizartearen eta erakundeen adostasuna aipatu ditu. Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailera zuzendu da, tartean dauden gainerako administrazioekin batera Euskadin energia-estrategiaren plangintza sustatzen jarrai dezaten, energia berriztagarriak oro har eta bereziki haize-energia sustatzeko neurri eraginkorrak bultzatuz, Euskadiko Energia Estrategia 2020  delakoan xedatutako helburuak betetzea posible izateko.

Energiaren plangintza egiteko lan horren baitan, euskal herri-administrazioek haize-energiari dagokionez gizartearen, erakundeen eta herritarren adostasuna sustatzen jarraitu behar dute, betiere ingurumenaren arloko irizpideekin bat eginez eta 2020. urterako energia berriztagarrien kuota handitzeko helburu estrategikoen testuinguruaren barruan.