Participantes
Buscar
Archivos

Entradas con la etiqueta ‘estrategia energetica vasca’

PostHeaderIcon Bases para el debate social sobre la pobreza energética en Euskadi

tercera-edad


¿Por qué hablamos de pobreza energética?

En pleno siglo XXI existe cada vez más gente en Euskadi que se encuentra ante  serias dificultades para poder mantener una temperatura adecuada en su casa durante los meses fríos. En concreto, más de un 10 % de la población. La encuesta de necesidades sociales 2014 sobre pobreza, documento que elabora el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco a fin de  analizar los distintos indicadores de pobreza y ausencia de bienestar en la Comunidad Autónoma de Euskadi, incorpora dos datos que han sufrido un incremento significativo en el periodo 2008-2012. El número de personas que tienen problemas para mantener su hogar a una temperatura adecuada durante los meses fríos ha alcanzado en 2014 a 235.526 personas, cuando en 2008 no llegaba a las 90.000. Por otro lado, en 2014 la población afectada por cortes de suministro de servicios energéticos en el hogar (incluyendo agua, luz o teléfono) afectó a 38.255 personas frente a las 35.191 de 2008.

Este indicador es conocido como “pobreza energética”, un fenómeno social que refleja las dificultades serias, o la imposibilidad, de acceso a los servicios energéticos necesarios en el hogar como el gas o la electricidad. Principalmente aparece como una consecuencia de la carencia de recursos económicos suficientes pero también puede ser el resultado de malas condiciones objetivas de la vivienda o del excesivo precio de los recursos energéticos.

La llamada de alerta acerca de este problema, desconocido en nuestro entorno hasta hace pocos años, la han lanzado diversos colectivos. Es el caso de la Asociación de Ciencias Ambientales, que en el año 2012 presentó un pionero informe sobre pobreza energética en España, o de la Plataforma por un nuevo modelo energético –en Euskadi Gure Energía- que con las reivindicaciones sobre el actual modelo energético ha puesto también de manifiesto esta penosa realidad. Esta cuestión ha sido incorporada a la agenda pública gracias a la labor de instituciones como el Sindic de Greuges o el Defensor del Pueblo que han presentado diversas propuestas a las administraciones púbicas dirigidas a definir a los colectivos más vulnerables. El Sindic de Greuges -en su informe sobre la pobreza energética en Cataluña en octubre de 2013– ya señalaba que la lucha contra la pobreza energética constituye una prioridad social que debe ser evaluada desde todos los ámbitos sociales.

Recomendación general para el debate social de la pobreza energética. La institución del Ararteko también considera oportuno llevar a cabo una profunda reflexión que favorezca el conocimiento y la prevención de la pobreza energética en Euskadi. Con ese objetivo presentamos este documento de bases para su debate. Es un documento abierto a los distintos grupos, agentes sociales e instituciones interesadas y dirigido a plantear propuestas y recomendaciones a las administraciones vascas. Se trata de poner en marcha medidas, acciones específicas que acompañen a las políticas públicas e iniciativas sociales ya existentes con el objetivo de reducir y paliar los efectos de este fenómeno que afectará a más de 200.000 vascos y vascas este invierno.

1358790742


Zergatik hitz egiten dugu energia-pobretasunari buruz?

XXI. mende betean, Euskadin, gero eta jende gehiagok zailtasunak ditu hilabete hotzetan etxean tenperatura egokia mantentzeko. Zehazki, biztanleen % 10 baino gehiagok ditu arazo horiek. Behar sozialei eta pobreziari buruzko 2014ko inkestak, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko pobreziaren eta ongizate-gabeziaren adierazle desberdinak aztertzeko egiten duen dokumentuak, bi datu islatzen ditu, 2008-2012 aldian igoera handia izan dutenak. Hotza egiten duen urteko hilabete hotzetan etxea tenperatura egokian mantentzeko arazoak dituzten pertsonen kopurua 235.526raino iritsi da 2014an, 2008an, 90.000 baino gutxiago izanik. Bestetik, etxean zerbitzu energetikoen horniduran (ura, argia edo telefonoa barne) etenaldiak izan dituzten biztanleak 38.255 izan dira 2014an, 2008an, berriz, 35.191.

Adierazle horri “energia-pobretasuna” (edo “pobretasun energetikoa”) deritzo, eta etxean zerbitzu energetikoak (gasa edo argia) izateko arazo larriak edo ezintasuna islatzen duen fenomeno soziala da. Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatearen ondorioz gertatzen da normalean, baina etxebizitzak baldintza objektibo txarrak izateagatik edo baliabide energetikoen prezioa gehiegizkoa delako ere gerta daiteke.

Hainbat kolektibok egin dute duela urte gutxi arte gure ingurunean ezezagun samarra izan den arazo horri buruzko alerta-deia. 2012an Espainiako energia-pobretasunari buruzko lehen txostena aurkeztu zuen Ingurumen Zientzien Elkarteak (ACA) edo Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformak –Euskadin, Gure Energia– egungo eredu energetikoari buruzko aldarrikapenak eginez agerian jarri dute errealitate gogor hori. Gai hau Sindic de Greuges (Kataluniako arartekoa) edo Herriaren Defendatzailea (Espainiako arartekoa) bezalako erakundeen lanari esker sartu da agenda publikoan. Izan ere, erakunde horiek hainbat proposamen aurkeztu dizkiete herri-administrazioei, kolektibo ahulenak zehazteko helburuz. Sindic de Greuges-ek bere 2013ko urriko Kataluniako energia-pobretasunari buruzko txostenean dagoeneko aipatu du pobrezia energetikoaren aurkako borroka lehentasun soziala dela eta gizarte-eremu guztien ikuspuntutik aztertu behar dela.

Arartekoaren gomendio orokorra, Euskadiko energia-pobretasunari buruzko gizarte-eztabaidarako oinarriak. Arartekoaren erakundeak ere egokia deritzo Euskadin energia-pobretasuna ezagutu eta saihesteko hausnarketa sakona egiteari. Hori dela eta, eztabaidarako oinarriak jasotzen dituen dokumentu hau aurkezten dugu. Agiri irekia da, talde, gizarte-eragile eta interesa duten erakunde desberdinei zuzenduta, eta euskal administrazioei proposamen eta gomendioak emateko asmoz sortu da. Dagoeneko existitzen diren politika publikoak eta gizarte-ekimenak laguntzeko neurriak eta ekintza espezifikoak abian jarri behar dira, negu honetan Euskadin 200.000 baino biztanle gehiagori eragingo dion fenomenoaren ondorioak murriztu eta arintzeko.

 

PostHeaderIcon El Gobierno Vasco revisa su Estrategia Energética de Euskadi e inicia el trámite para someterla a evaluación ambiental estratégica. Una oportunidad para el debate energético

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Fuente. Eusko Jaurlaritza

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad está elaborando la «Estrategia energética de Euskadi 2025 (3E2025)» con la finalidad de adaptar la anterior Estrategia 3E2020 a los nuevos requerimientos que imponen los cambios normativos, tecnológicos y de mercado.

El BOPV de 14 de enero de 2016 recoge el anuncio por el que la Estrategia Energética de Euskadi 2025 debe someterse a Evaluación Ambiental Estratégica de conformidad con la Ley General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

Desde el Ararteko ya planteamos en su día esta cuestión. En la Recomendación 84/2012, de 19 de noviembre, dirigida a los Departamentos de Industria y de Medio Ambiente del Gobierno Vasco

, instábamos a iniciar un proceso de revisión de la Estrategia Energética de Euskadi 2020 para poder incluir una adecuada evaluación ambiental de la exploración y explotación de los yacimientos de gas natural localizados en el País Vasco (“fracking”). Esa decisión y su valoración ambiental deben incorporar un debate social, transparente y abierto, para lo cual sugerimos la creación de una mesa sobre el gas no convencional.

A la vista de esa decisión del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad queremos destacar la importancia del procedimiento de evaluación ambiental estratégica en la revisión de la Estrategia Energética de Euskadi 2025. Este procedimiento se recoge, expresamente, en nuestra recomendación de 2012.

En esa misma resolución expresábamos también la oportunidad de iniciar un debate social, transparente y abierto, para lo cual sugerimos la creación de una mesa que propiciara el debate sobre el modelo energético al que aspiramos en nuestra Comunidad. Por ello, la apertura de este trámite de información pública debe ser una oportunidad real para propiciar esa cuestión.

En relación con esta cuestión el Parlamento Vasco aprobó en junio de 2015 la Ley de medidas adicionales de protección medioambiental para la extracción de hidrocarburos no convencionales y la fractura hidráulica o «fracking».

 Consideramos que en las disposiciones de esta ley se da una respuesta positiva a nuestros planteamientos, recogidos en la resolución sobre el “fracking”. La tramitación de esta ley a instancia de una iniciativa legislativa popular, ha permitido traer a la sede del Parlamento Vasco una cuestión extremadamente polémica como es la fracturación hidráulica. Esa norma recoge la oportunidad del debate social mediante la evaluación estratégica de los planes y programas que permitan, posibiliten o asignen recursos a esta técnica de exploración de hidrocarburos.

 


Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Estrategia Energetikoa berraztertu du eta berori ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende uzteko izapidea hasi du. Energiari buruzko eztabaidarako aukera

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila «2025erako Euskadiko estrategia energetikoa (3E2025)» lantzen ari da, aurreko 3E2020 estrategia arauzko aldaketek, aldaketa teknologikoek eta merkatukoek ezartzen dituzten errekerimendu berriei egokitzeko xedez.

Zehazki, 2016ko urtarrilaren 14ko EHAAk jaso du 2025erako Euskadiko estrategia energetikoa ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende utzi behar dela, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorrarekin bat eginez.

 Arartekoak bere garaian mahai-gaineratu zuen kontu hori. Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Ingurumen Sailei egindako azaroaren 19ko 84/2012 Gomendioan eskatu genuen has zedila 2020rako Euskadiko estrategia energetikoaren berrikuspen prozesua, Euskadin dauden gas naturaleko meategien esplorazioaren eta ustiapenaren ingurumen ebaluazio egokia txertatu ahal izateko (fracking-a). Erabaki horrek eta ingurumen balorazioak eztabaida soziala jaso behar dute, gardena eta irekia. Horretarako, ezohiko gasari buruzko mahaia sortzea iradoki genuen.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren erabaki hori ikusirik, 2025erako Euskadiko estrategia energetikoaren berrazterketan ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Prozedura hori berariaz jasota dago 2012ko gure gomendio horretan.

Ebazpen hartan, eztabaida soziala hasteko aukera zegoela ere adierazi genuen, gardena eta irekia izango zena. Horretarako, iradoki genuen mahai bat sor zedila gure autonomia erkidegoan nahi dugun eredu energetikoari buruzko eztabaida ahalbidetzeko. Horregatik, informazio publikorako izapidea irekitzea kontu hori bultzatzeko benetako aukera izan behar da.

Kontu horri dagokionez, Eusko Legebiltzarrak 2015eko ekainean onartu zuen ezohiko hidrokarburoak erauzteko eta haustura hidraulikorako edo «fracking»-erako ingurumen babes-neurri gehigarriei buruzko Legea.

Gure iritziz, lege horren xedapenetan erantzun egokia eman zaie fracking-aren gaineko ebazpenean bildutako gure proposamenei. Legegintzako herritarren ekimen batek eskatu du lege hori izapidetu dadila, eta horrexek ahalbidetu du haustura hidraulikoa bezalako kontu hain polemikoa ekartzea Eusko Jaurlaritzako egoitzara. Eztabaida sozialerako aukera jaso du arau horrek, hidrokarburoen esplorazio teknika horri baliabideak ahalbidetzen, errazten edo esleitzen dizkien planen eta programen ebaluazio estrategikoaren bidez.

PostHeaderIcon Reunión del Ararteko con la Plataforma Gure Energia. Debate sobre un nuevo modelo energético.Arartekoaren bilera Gure Energia plataformarekin. Energia-eredu berri bati buruzko eztabaida.

energiaEl pasado vienes 11 de abril hemos mantenido un encuentro con varios representantes de la Plataforma Gure Energia, nodo en Euskadi de la Plataforma por un nuevo modelo energético. Esta plataforma ciudadana, de la que forman parte más de treinta asociaciones y grupos de particulares, se acaba de organizar en Euskadi para promover el debate social sobre un nuevo modelo energético basado en el ahorro, la eficiencia energética y en las fuentes de energía renovable.

La Plataforma plantea un cambio social en la percepción del actual sistema energético. Para ello promueven el debate sobre las razones por las cuales la tarifa eléctrica ha subido un 80 por ciento desde el año 2004, y las consecuencias que ha supuesto para el empobreciendo del consumidor doméstico –la conocida pobreza energética- y dificultando la supervivencia de muchas empresas.

Nos han trasladado una serie de propuestas que van desde la necesidad de una reforma del sector eléctrico (medidas para dar una respuesta al problema del déficit de tarifa y del precio de la electricidad, propuesta de una auditoria de costes, necesidad de seguridad jurídica en el sector de las renovables), la creación de una mesa para el debate sobre nuevo modelo energético y otro conjunto de medidas transversales para la mejora en la gestión de la demanda, en el ahorro y en la eficiencia energética.

Por último, nos han expuesto una serie de propuestas para evitar la pobreza energética. El término pobreza energética alude a aquellas situaciones en las cuales lo hogares no pueden hacer frente al pago de una cantidad de servicios energéticos suficientes para mantener un nivel de confort térmico adecuado. Por ello consideran necesario identificar este problema social, definir el concepto de consumidor vulnerable y establecer medidas para paliar estas situaciones (Bono social, asegurar el suministro en determinadas épocas). También plantean medidas para favorecer el ahorro, la eficiencia y mejora energética en los hogares e incentivar el autoconsumo.

El Ararteko Iñigo Lamarca ha escuchado estas propuestas. Desde la oficina del Ararteko vamos a analizarlas y valorar en que cuestiones podemos intervenir para proponer mejoras a las administraciones públicas vascas.

Asimismo, nos hemos ofrecido para seguir recibiendo la información y propuestas que consideren oportunas sobre el debate sobre el nuevo modelo energético y la precariedad energética.

energiaJoan den ostiralean, apirilak 11, Gure Energia plataformako zenbait ordezkarirekin topaketa bat izan genuen. Energia Berritzen Plataforma por un nuevo modelo energético delakoaren Euskadiko adabegia da. Herritarren plataforma hori 30 elkartek eta partikularren taldek baino gehiagok osatzen dute eta Euskadin antolatu berri da. Haren helburua aurrezpenean, energia-efizientzian eta energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-eredu berri bati buruzko gizarte-eztabaida sortzea da.

Plataformak gaur egungo energia-sistema ulertzeko moduan gizarte-aldaketa bat egitea proposatzen du. Horretarako, eztabaida sustatzen dute elektrizitatearen tarifa 2004tik % 80 igotzeko arrazoien inguruan eta etxeko kontsumitzailea pobretzeko —energia-pobrezia ezaguna— ekarri dituen ondorioen inguruan, horrek enpresa askok bizirik irautea galarazi baitu.

Hainbat proposamen helarazi dizkigute: besteak beste, sektore elektrikoa erreformatzeko beharra (elektrizitatearen tarifa-defizitaren eta prezioaren arazoari erantzuna emateko neurriak, kostuak ikuskatzeko proposamena, berriztagarrien sektorean segurtasun juridikoa egoteko beharra), energia-eredu berriari buruz eztabaidatzeko mahai baten sorrera, eta eskaeraren kudeaketa, aurrezpena eta energia-efizientzia hobetzeko zeharkako beste neurri batzuk.

Azkenik, energia-pobrezia saihesteko zenbait proposamen aurkeztu dizkigute. “Energia-pobrezia” terminoak esan nahi du etxeek ezin diotela aurre egin konfort termikoko maila egokiari eusteko nahikoak diren energia-zerbitzuen kopuruaren ordainketari. Horregatik, uste dute beharrezkoa dela gizarte-arazo hori identifikatzea, kontsumitzaile ahularen kontzeptua definitzea eta egoera horiek arintzeko neurriak ezartzea (gizarte-bonua, garai zehatz batzuetan hornikuntza ziurtatzea). Era berean, etxeetan energiaren aurrezpenaren, efizientziaren eta hobekuntzaren alde egiteko eta autokontsumoa pizteko neurriak mahai gainean jarri dituzte.

Iñigo Lamarca arartekoak proposamen horiek entzun egin ditu. Arartekoaren bulegoan aztertu egingo ditugu, eta baloratuko dugu zein alderditan har dezakegun esku euskal herri-administrazioei hobekuntzak proposatzeko.

Halaber, energia-eredu berriari eta energia-urritasunari buruzko eztabaidaren inguruan egokitzat jotzen dituzten proposamenak eta informazioa jasotzen jarraitzeko prest gaudela adierazi dugu.

PostHeaderIcon Los parques eólicos en Euskadi: Hacia un consenso social e institucional sobre las energías renovables.Euskadiko haize-parkeak: energia berriztagarriei buruzko gizartearen eta erakundeen arteko adostasunaren bidean

Nueva imagenResolución del Ararteko sobre la tramitación de nuevos parques eólicos. El Ararteko ha publicado una resolución, de 26 de diciembre de 2013, por la que se concluye un expediente de queja sobre la tramitación administrativa seguida para la autorización de un parque eólico y sobre el impulso del consenso social en torno a la energía eólica.

Esta queja tiene su origen en la reclamación presentada en el año 2011 por un grupo de personas ante las actuaciones del entonces Departamento de Industria, Innovación, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco para la autorización de algunos parques eólicos en Euskadi. La reclamación planteaba que, durante la tramitación administrativa seguida del parque eólico de Jesuri entre Orozko y LLodio, faltaba de una respuesta adecuada a las alegaciones formuladas y una comunicación a los interesados.

Por otro lado, de forma complementaria, se trasladaba otra cuestión de alcance general sobre la política energética del Gobierno Vasco. Los reclamantes planteaban su preocupación por la proliferación de parques eólicos de menor potencia en nuestra comunidad autónoma, no previstos en el ámbito del Plan Territorial Sectorial de la energía eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobado por Decreto 104/2002, de 14 de mayo. La existencia de estos parques eólicos, junto con otra serie de cuestiones sobre esta fuente de energía renovable, suponían la necesidad de revisar la planificación territorial sectorial de la energía eólica en el País Vasco.

Tramitación de la autorización de nuevos parques eólicos y respuesta adecuada a las alegaciones. La resolución  analiza el trámite seguido para dar respuesta a las alegaciones presentadas en el expediente de autorización del parque eólico y el derecho a obtener de la administración una respuesta razonada. Expone que las administraciones públicas deben dar una adecuada respuesta a las alegaciones presentadas en los trámites de información pública ya que la omisión de una respuesta expresa y adecuada a las alegaciones puede suponer indefensión para las personas que alegan.

Consenso social para la revisión de la planificación territorial de la energía eólica. También hace mención a las perspectivas para la revisión de la planificación territorial de la energía eólica y el consenso social e institucional que requiere el impulso de las energías renovables. La resolución se dirige al Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, para que, junto con el resto de administraciones concernidas, continúen con el impulso en Euskadi de la planificación estratégica energética promoviendo medidas de fomento efectivas de las energías renovables, en general, y de la energía eólica, en particular, que hagan posible el cumplimiento de los objetivos señalados en la Estrategia Energética de Euskadi 2020.

En esa labor de planificación energética, las administraciones públicas vascas deben continuar promoviendo el consenso social, institucional y ciudadano sobre la energía eólica, conforme a criterios medioambientales, y dentro del marco de los objetivos estratégicos de incremento de cuota de energías renovables para el 2020.

 

Arartekoaren ebazpena haize-parke berrien izapidetzeari buruz. Arartekoak ebazpen bat argitaratu du, 2013ko abenduaren 26koa. Horren bitartez, haize-parke bat baimentzeko administrazio-izapidetzea eta haize-energiaren inguruan gizartearen adostasunaren sustapena hizpide zituen kexa-espedientea amaitu da.

Kexa horren jatorria 2011. urtean pertsonen talde batek aurkeztutako erreklamazioa da. Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako orduko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskadin haize-parke batzuk baimentzeko garatu zituen jardunak salatu zituzten. Erreklamazioak mahai gainean jarri zuen Orozko eta Laudioren artean dagoen Jesuriko haize-parkearen administrazio-izapidean ez zietela egindako alegazioei erantzun egokirik eman eta interesdunei ez zietela jakinarazpenik bidali.

Bestalde, modu osagarrian, Eusko Jaurlaritzaren energia-politikari buruzko beste gai orokor bat azaldu zen. Kexagileek kezka adierazi zuten gure autonomia erkidegoan potentzia txikiko haize-parkeak ugaritzen ari direlako, nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko haize-energiaren Lurraldearen Arloko Planean –maiatzaren 14ko 104/2002 Dekretuak onartutakoanaurreikusita ez egon. Haize-parke horiek eta energia iturri berriztagarri horren inguruko beste kontu batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen arloko plangintza berrikusteko beharra ekarri zuten.

Haize-parke berrien baimenaren izapidetzea eta alegazioen erantzun egokia. Ebazpenak haize-parkea baimentzeko espedientean aurkeztutako alegazioei erantzuna emateko jarraitutako izapidea aztertu du, baita administraziotik erantzun arrazoitu bat jasotzeko eskubidea ere.

Adierazi du herri-administrazioek erantzun egokia eman behar dietela jendaurreko informazio-erakustaldietan aurkeztutako alegazioei. Izan ere, alegazioei berariazko erantzun egokia ez emateak alegatzen duten pertsonen defentsa eza ekar dezake.

Gizartearen adostasuna haize-energiaren lurralde plangintza berrikusteko. Halaber, haize-energiaren lurralde plangintza berrikusteko aukerak eta energia berriztagarrien sustapenak behar duen gizartearen eta erakundeen adostasuna aipatu ditu. Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailera zuzendu da, tartean dauden gainerako administrazioekin batera Euskadin energia-estrategiaren plangintza sustatzen jarrai dezaten, energia berriztagarriak oro har eta bereziki haize-energia sustatzeko neurri eraginkorrak bultzatuz, Euskadiko Energia Estrategia 2020  delakoan xedatutako helburuak betetzea posible izateko.

Energiaren plangintza egiteko lan horren baitan, euskal herri-administrazioek haize-energiari dagokionez gizartearen, erakundeen eta herritarren adostasuna sustatzen jarraitu behar dute, betiere ingurumenaren arloko irizpideekin bat eginez eta 2020. urterako energia berriztagarrien kuota handitzeko helburu estrategikoen testuinguruaren barruan.

 

 

 

 

 

 

 

PostHeaderIcon Resolución del Ararteko sobre frackingArartekoaren ebazpena frackingaren inguruan

MG_8646, a Creative Commons Attribution (2.0) image from weaverbl’s photostream

Creatuve Commons Attribution (2.0) weaverbl’s photostream

 Valoración general sobre esta técnica de extracción de gas no convencional y recomendaciones al Gobierno Vasco

 El Ararteko acaba de publicar una resolución sobre la extracción de gas de yacimientos no convencionales mediante la técnica conocida como fracking. Esta resolución responde principalmente a la queja presentada por la plataforma Fracking Ez Araba por las previsiones de exploración y posterior extracción de gas no convencional en Álava dentro del permiso “Enara”.

En la resolución analizamos este sistema de extracción de gas y sus impactos para el medio ambiente, la salud pública y para las políticas energéticas y lucha contra el cambio climático. Respecto a los proyectos de exploración y explotación de gas no convencional en Euskadi hemos analizado su incidencia ambiental tanto en el caso de la Estrategia Energética Euskadi 2020 como en la exploración de los pozos de sondeos en tramitación.

Como conclusión planteamos que la fracturación hidráulica es un sistema que implica importantes impactos y riesgo para el medio ambiente y, en su caso, para la salud de las personas. Los impactos son superiores al sistema de extracción de gas convencional. En especial, destacan los efectos sinérgicos y acumulativos que implica la alta densidad de pozos de extracción que esta técnica requiere.

Los poderes públicos competentes en el Estado español deberían hacer una valoración económica, social y ambiental de la decisión estratégica de obtener este recurso natural de los yacimientos no convencionales. Hasta concluir ese proceso sería recomendable la aprobación de una moratoria en la ejecución de esos proyectos, tanto en su fase de exploración como de explotación.

En el contexto de Euskadi,  esta Institución señala que los poderes públicos vascos, en especial el Gobierno Vasco, deben aprovechar las previsiones y objetivos incluidos en la estrategia energética de  Euskadi para incorporar una reflexión sobre el impacto ambiental de la exploración y explotación de los yacimientos de gas natural en el País Vasco.

En este caso, respecto al procedimiento seguido por el Gobierno Vasco para la evaluación ambiental estratégica de la estrategia energética de Euskadi 2020, en nuestra opinión, su tramitación adolece de una serie de defectos importantes. Por ello el Ararteko considera necesaria una adecuada revisión de la Estrategia Energética de Euskadi 2020, conforme a los siguientes criterios:

 – La extracción de gas no convencional en Euskadi requiere un debate social, transparente y abierto sobre la estrategia energética en Euskadi y sobre las políticas públicas dirigidas a la exploración y explotación de yacimientos de gas no convencional en la cornisa cantábrica.

– Para ello el Gobierno Vasco, junto con el resto de administraciones concernidas, debe promover la creación de una mesa sobre el gas no convencional, en la que deben tomar parte agentes sociales y  asociaciones ciudadanas, en especial, las organizaciones constituidas  ante las previsiones de  de extracción del gas no convencional.

–Una vez tomada una decisión estratégica, y en el caso que resultase admisible desde criterios de sostenibilidad este sistema de exploración y extracción, las administraciones competentes vascas, junto con el resto de agentes que participen en la mesa del gas, deberían establecer una regulación técnica y medio ambiental para la extracción de este gas no convencional que desarrolle las bases fijadas, en su caso, por la legislación estatal.

–Esa regulación vasca sobre fracturación hidráulica debería tener en cuenta y tratar de excluir las zonas especialmente sensibles mediante una correcta ordenación y planificación territorial de las zonas  en las que resulte posible autorizar estas instalaciones.

MG_8646, a Creative Commons Attribution (2.0) image from weaverbl’s photostream

Creatuve Commons Attribution (2.0) weaverbl’s photostream

 

EZOHIKO GASA ERAUZTEKO TEKNIKA HORREN GAINEKO BALORAZIOA ETA EUSKO JAURLARITZARENTZAKO GOMENDIOAK

Ararteko erakundeak ezohiko hobietatik gasa fracking izenarekin ezagutzen den teknikaren bitartez erauzteari buruzko ebazpen bat jendaurrean aurkeztu du. Ebazpen horrek, funtsean, Fracking Ez Araba plataformak aurkeztu zuen kexari erantzuten dio. Kexak Araban, “Enara”·baimenaren barruan, ezohiko gasa esploratzeko eta ondoren erauzteko aurreikuspenak zituen hizpide.

Ebazpenean gasa erauzteko sistema hori eta ingurumenean, herritarren osasunean, energia-politiketan eta klima aldaketaren aurkako borrokan dituen eraginak aztertu ditugu. Euskadin ezohiko gasa esploratzeko eta ustiatzeko proiektuei dagokienez, ingurumenean duten eragina aztertu dugu, bai Euskadiko Energia Estrategia 2020 izenekoaren kasuan, bai izapidetzen ari diren zundaketa putzuen esplorazioaren kasuan.

Ondorio gisa zera mahaigaineratu dugu: haustura hidraulikoak ingurumenarentzat eta, kasu batzuetan, pertsonen osasunarentzat inpaktu eta arrisku handiak barne hartzen dituen sistema da. Inpaktu horiek ohiko gas erauzketaren sistemak eragiten dituen inpaktuak baino handiagoak dira. Bereziki, teknika horrek behar duen erauzketa putzuen dentsitate altuak eragiten dituen ondorio sinergiko eta metatze-ondorioak gailendu dira.

Estatu espainolean eskumena duten botere publikoek ezohiko hobietatik baliabide natural hori eskuratzeko erabaki estrategiakoaren gaineko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-balorazio bat egin beharko lukete. Prozesu hori amaitu arte, proiektu horien gauzatzeari dagokionez luzapen bat onartzea egokia litzateke, esplorazio zein ustiapen fasean, ondorengo terminoetan.

Euskadiko testuinguruan, erakunde honek azpimarratu nahi du euskal botere publikoek, Eusko Jaurlaritzak bereziki, Euskadiko energia-estrategiaren barruan dauden xedapen eta helburuak baliatu behar dituztela Euskal Autonomia Erkidegoan dauden gas naturalaren hobien esplorazio eta ustiapenaren ingurumen-inpaktuari buruzko gogoeta gaineratzeko.

Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Energia Estrategia 2020 izenekoaren ingurumen-ebaluazio estrategikoa burutzeko jarraitu duen prozedurari dagokionez, uste dugu izapidetzean zehar akats garrantzitsuak antzeman daitezkeela. Horregatik, Ararteko erakundearen iritziz, Euskadiko Energia Estrategia 2020 behar bezala berrikusi beharko litzateke, betiere, honako irizpide hauekin bat eginez:

– Euskadin ezohiko gasa erauzteak Euskadiko energia-estrategiari buruzko gizarte eztabaida gardena eta irekia eskatzen du, bai eta Kantauri itsasoko ertzean ezohiko gas-hobiak esploratzera eta ustiatzera zuzendutako politika publikoen gainekoa ere.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak eta tartean dauden gainontzeko administrazioek ezohiko gasari buruzko mahai baten eraketa sustatu behar dute. Gizarte eragileek eta herritarren elkarteek, bereziki, ezohiko gasa erauzteko aurreikuspenen aurrean eratutako erakundeek mahai horretan parte hartu beharko lukete.

Erabaki estrategikoa behin hartuta eta, iraunkortasunari lotutako irizpideak aintzat hartuta, esplorazio eta ustiapen sistema hori onargarritzat jotzen bada, eskumena duten euskal administrazioek, gasari buruzko mahaian parte hartzen duten gainontzeko eragileekin batera, ezohiko gasa erauzteko araudi teknikoa eta ingurumen-araudia ezarri beharko lukete, hala badagokio, estatu mailako legeriak ezarritako oinarriak garatuz.

– Haustura hidraulikoari buruzko euskal araudi horrek bereziki sentikorrak diren eremuak kontuan hartu eta baztertu behar ditu, eremuen antolamendu eta lurralde-plangintza egokia eginez. Dena den, leku batzuetan instalazio horiek baimentzea bateraezina izango da.