Participantes
Buscar
Archivos

Entradas con la etiqueta ‘locales de personas jovenes’

PostHeaderIcon Elementos para el debate: Qué son los locales de ocio?Asialdi lokalen fenomenoa

4_2104_1 

Las principales características de estos locales serían las siguientes:

 

*   . Es una alternativa al ocio juvenil en espacios recreativos que se ha consolidado actualmente en el País Vasco. El número de locales existentes es importante. Los datos que aporta el Consejo de la Juventud hablan de que el 20% de la población joven tiene un local y un 27% aspira a tenerlo. En todo caso, es evidente que su número está creciendo como consecuencia de la crisis económica e inmobiliaria. Es una realidad que debe ser tenida en cuenta por los poderes públicos tanto como una oportunidad de acercamiento a los jóvenes para sus políticas de juventud (participación, ocio educativo, promoción de la salud y prevención de drogodependencia…) como para evitar riesgos de seguridad, insalubridad o amenazas derivadas de un mal uso que genere problemas para los derechos de terceros.

 

*      . Locales en alquiler. La mayoría de los locales son cedidos en régimen de alquiler a los usuarios. Ello implica la intervención de un tercero en esta cuestión, la persona propietaria del local que se limita a la puesta a disposición de los inquilinos del local con carácter previo a su habilitación como local.

 

*     . Edad de los usuarios. En la mayoría de los casos los titulares del contrato de alquiler de la actividad son personas mayores de edad (más del 80% son mayores de 20 años). En otros casos los titulares del contrato son los padres y madres. En todo caso, mas del 40% de los usuarios tienen una edad inferior a 20 años.

 

*     . El uso del local es privado. No está abierto al público. El número de las personas usuarias puede depender de las dimensiones del local. La media sería de unas 15 personas aunque un 15 % de los locales superan las 30 personas.

 

*      . Uso pacífico.. En la mayoría de los locales (podríamos cifrar en torno al 70%) existe una convivencia normal entre los usuarios del local y el resto de vecinos del inmueble o del entorno.

 

*     . Conflictos por molestias y ruido. En el resto de casos se han constatado conflictos entre los usuarios y los vecinos. Principalmente las molestias se deben al ruido nocturno derivado de un uso inadecuado de las dependencias, a disponer de aparatos o juegos que provocan ruido de impacto y, en ocasiones, por la falta de condiciones de habitabilidad y seguridad para esta actividad.

 

*   . Intervención social. El control municipal que se sigue de estos locales es desde la perspectiva de la intervención social (políticas de juventud y de prevención de consumos) y de la prevención de conflictos vecinales. En casos concretos cuando existe una denuncia por ruidos interviene el área de medio ambiente para exigir la adecuación del local a la normativa de control ambiental. En la gran mayoría de las ocasiones los locales requeridos para adecuarse a la normativa se cierran por las dificultades para adecuar el local o para tramitar la autorización  administrativa.

 

*    . Control administrativo. Algunos ayuntamientos han manifestado una clara voluntad de intervención sobre este fenómeno para cuantificar el número de estos locales y para exigir unas normas de seguridad y la habilitación de los locales. La intervención administrativa de estos locales está dirigida a garantizar la seguridad y a minimizar el impacto de la actividad en el entorno y en las molestias a las personas. Incluso algún ayuntamiento dispone de normativa reguladora propia para estos locales

 

Sin embargo, el control ambiental y de seguridad de los locales continua siendo residual. Sólo se han logrado regularizar una minoría (solo un 25 % de los locales están registrados en el ayuntamiento) debido a la falta de voluntad de los promotores, a la falta de una planificación en la inspección municipal o, también al contrario, ante la dificultad de cumplir con las exigencias administrativas inabordables para el grupo de usuarios.

 

*     . Falta de un régimen claro sobre las normas de seguridad y habitabilidad para estos locales de ocio. Las condiciones de habitabilidad, seguridad y salubridad de los locales dependen de diversos factores (el uso preexistente en el local, la intervención municipal que exige en algunos casos unas condiciones mínimas o la existencia de conflicto entre el resto de vecinos). En todo caso, en la gran mayoría de los locales existentes en Euskadi esas condiciones dependen en cierta medida de la autogestión y de la buena voluntad de las personas usuarias.

 

 

 

Hona hemen lokal horien ezaugarri nagusiak:

. Gazteen aisialdiaren alternatiba dira, gaur egun Euskal Herrian sendotu diren aisialdi eremuetan. Handia da egungo lokalen kopurua. Gazteen Euskal Kontseiluak emandako datuen arabera, gazteen % 20k lokal bat du, eta % 27k eduki nahi du. Nolanahi ere, agerikoa da haziz doan kopurua dela, krisialdi ekonomikoaren eta higiezinen krisiaren ondorioz. Herri botereek kontuan hartu beharreko errealitatea da, eta gazteengana hurbiltzeko aukera den aldetik eta gazteentzako politikak ezartze aldera (partaidetza, hezkuntza aisialdia, osasunaren sustapena eta droga-mendekotasunaren prebentzioa…), baita segurtasunaren edo osasungarritasunaren arloko arriskuak edo erabilera okerrak gazteentzat eurentzat eta hirugarrenen eskubideentzat izan ditzaketen arazoak saihesteko ere.

. Alokairuko lokalak. Lokalik gehienak alokairuan ematen zaizkie erabiltzaileei. Hirugarren baten esku-hartzea dakar horrek arlo honetan: lokalaren jabeak errentarien esku uzten du lokal gisa birgaitu baino lehen. Hori besterik ez du egiten.

. Erabiltzaileen adina. Kasurik gehienetan, adinekoak dira jardueraren alokairuaren kontratuaren titularrak (% 80tik gora 20 urtetik gorakoak dira). Beste kasu batzuetan, gurasoak dira kontratuaren titularrak. Hala ere, erabiltzaileen % 40 baino gehiago 20 urtetik beherakoak dira.

. Pribatua da lokalaren erabilera. Ez dago jendearentzat zabalik. Lokalaren neurriaren araberakoa izan daiteke erabiltzaileen kopurua. 15 pertsona dira batez beste, baina lokalen % 15etan 30 lagunetik gora daude.

. Erabilera baketsua. Lokalik gehienetan (% 70 inguruan esan genezake) bizikidetza normala dago lokalaren erabiltzaileen eta higiezineko edo inguruko gainerako auzokideen artean.

. Eragozpen eta zarataren ziozko gatazkak. Gainerako kasuetan ikusi denez, gatazkak daude erabiltzaileen eta auzokideen artean. Gehienbat gaueko zaratak eragindako eragozpenak dira, lokalak behar bezala ez erabiltzearen ondorioz. Izan ere, zarata egiten duten aparatuak edo jokoak daude bertan eta, batzuetan, jarduerarako bizigarritasun eta segurtasun baldintzarik ezagatik izaten da.

. Gizarte esku-hartzea. Gizarte ikuspegitik egiten da lokal horietako udal esku-hartzea (gazteria politikak eta kontsumoen prebentzio politikak), auzokideen

arteko gatazkak prebenitzeko. Kasu zehatzetan, zaratengatiko salaketa dagoenean, ingurumen arloak esku hartzen du, lokala ingurumenak kontrolatzeko araudira egokitzea exijitzeko. Kasurik gehienetan, araudia betetzea eskatu zaien lokalak itxi egiten dira, lokalak egokitzeko edo administrazio baimena izapidetzeko zailtasunengatik.

. Administrazio kontrola. Gehienbat lokalen kopurua zenbatzeko eta lokalen segurtasun eta bizigarritasun arauak exijitzeko esku hartu dute udalek. Segurtasuna bermatzera eta jarduerak ingurunean duen eragina eta pertsonentzako eragozpenak gutxitzera dago bideratuta administrazio kontrola. Udalen batek bere araudia du lokal horietarako.

Hala ere, oso kontrol txikia dago lokaletan ingurumenaren eta segurtasunaren aldetik. Gutxi batzuk arautzea baino ez da lortu (lokalen % 25 baizik ez daude erregistraturik udalean), sustatzaileen borondaterik ezagatik, udal ikuskaritzaren planifikaziorik ezagatik edo, kontrakoagatik, erabiltzaile taldeak administrazio eskakizunak betetzeko zailtasunengatik.

. Araubide argirik eza aisialdi lokal horietarako segurtasun eta bizigarritasun arauen gainean. Hainbat faktoreren araberakoak dira lokalen bizigarritasun, segurtasun eta osasungarritasun baldintzak (lokalean aurretik dagoen erabilera eta udal esku-hartzea, zenbait kasutan gutxieneko baldintzak betetzea edo gainerako auzokideen arteko gatazka izatea eskatzen duena). Nolanahi ere, Euskadin dauden lokal gehienetan, erabiltzaileen autogestioaren eta borondate onaren araberakoak dira, nolabait, baldintza horiek

PostHeaderIcon A debate: Cuál debe ser la intervención pública que requieren los locales de jóvenes?Gazteen aisialdirako lokalei buruzko gogoetarako oinarrien dokumentua

4_2104_1En los últimos años ha proliferado en Euskadi un fenómeno de ocio alternativo, principalmente en grupos de personas jóvenes, entre 15-29 años, que consiste en habilitar locales comerciales ubicados en edificios residenciales y darles un uso social y recreativo.

 

Esta realidad ha surgido ante la necesidad de disponer de espacios alternativos de socialización y encuentro entre grupos de jóvenes que tradicionalmente han compartido su tiempo en espacios y locales públicos.

 

Este fenómeno ha resultado positivo y pacífico en la mayoría de los casos. Sin embargo, en contadas ocasiones, estos locales plantean problemas dentro de la comunidad de propietarios por su uso en horario nocturno, por los ruidos provocados por los usuarios o por la ocupación de los espacios de uso común. Otra cuestión que suscita preocupación es la falta de condiciones adecuadas de seguridad y salubridad en alguno de los locales sin un acondicionamiento específico para este uso recreativo.

 

Somos conscientes de que este fenómeno, relativamente reciente, requiere de un análisis desde diferentes áreas de intervención social y municipal.

 

En esa valoración inciden diferentes políticas públicas que deben coordinarse en pos de un correcto encaje de estas nuevas prácticas de ocio con las exigencias de seguridad que requiere estas actividades y, como no puede ser de otro modo, con el derecho al descanso del resto de la población.

 

Para contribuir a ello presentamos unas bases para la reflexión sobre los locales de jóvenes basadas en las actuaciones seguidas por el Ararteko en los últimos años.

 

El objeto es establecer una serie de propuestas y recomendaciones para que las administraciones públicas actúen de forma homogénea dentro de una doble premisa: el cumplimiento del marco normativo que regula las actividades que pueden generar algún impacto para el medioambiente y el favorecimiento de locales de jóvenes adecuados, seguros e integrados en su entorno social con el resto de actores que intervienen en este  fenómeno creciente.

 

 

 

Azken urteotan, aisialdi alternatiborako mugimendua zabaldu da Euskadin, gehienbat 15-29 urteko gazte-taldeen artean. Egoitza eraikietan dauden merkataritza lokalak gaitu eta gizarte eta aisialdi helburuetarako erabiltzean datza.

Errealitate hori positiboa eta baketsua gertatu da kasurik gehienetan. Alabaina, oso gutxitan bada ere, arazoak dakartzate lokal horiek jabeen erkidegoaren barruan, gauez erabiltzen direlako, erabiltzaileek eragindako zaratagatik edo erabilera komuneko guneak hartzeagatik. Kezka sortzen duen beste kontu bat segurtasunaren eta osasungarritasunaren arloko egoera egokirik eza da lokaletako batean, aisialdirako birgaikuntza espezifikorik gabe.

Hala eta guztiz ere, azken bolada honetan ikaragarri handitu da lokal horien kopurua, eta gaiari buruzko administrazio kontrol argirik ez dagoenez gero, ingurumen gatazka gehiago sortzen ari dira, gehienbat jarduerak gauez sortzen duen zaratagatik. Era berean, gorabehera nabarmenak izan dira, lokalen baten segurtasun egoera txarrak eraginda. Ondorioz, suteak izan dira eta, kasu zehatz batean, erabiltzaileetako baten heriotza gertatu da.

Arartekoak jaso dituen erreklamazioen kopuru handiagoa da gatazkak areagotu izanaren isla. Izan ere, lokalen erabilera salatzen duten erreklamazio gehienak zarata arazoak dira, baita udalak jarduera horiek kontrolatzeko duen erantzunik eza ere. Neurri txikiagoan, lokaletako zenbait erabiltzailek lokal berriak zabaltzeko dauden administrazio trabak azaldu dizkigute, baita araudia ez betetzegatik hartutako zigor neurriekin bat ez datozela ere.

Jakin badakigu fenomeno nahikoa berria dela eta gizarte eta udal mailako esku-hartzerako hainbat arloren azterketa behar dela. Iritzi horretan, eragina dute koordinatu beharreko politika publikoek, betiere aisialdi jardun berriok jarduerotarako behar den segurtasun eskakizunekin bateratu ahal izateko eta, bestela ezin izan daitekeen moduan, gainerako herritarrek atsedenerako duten eskubidearekin.

Hori lortzen lagungarria izateko, oinarrien dokumentu bat aurkeztu dugu, gazteen lokalei buruzko gogoetarako, Arartekoak azken urteetan eginiko jarduerak abiapuntu hartuta. Zenbait proposamen edo gomendio ezartzea da helburua, herri administrazioek bateratsu jardun dezaten bi premisaren baitan: ingurumenean eragina izan dezaketen jarduerak arautzeko eremua betetzea eta gazteen lokal egokiak, seguruak eta gizarteratuak errazteko, gero eta hedatuagoa den fenomeno horretan parte hartzen duten gainerako eragileekin.

PostHeaderIcon El Ararteko inicia una actuación de oficio sobre los problemas en torno a algunos locales de ocio para jovenesGAZTEENTZAKO AISIARAKO LOKAL BATZUEK SORTZEN DITUZTEN ARAZOAK UGARITU DIRENEZ GERO, ARARTEKOAK OFIZIOZKO JARDUERA BAT HASI DU

 ararteko-cabecera

La utilización de las lonjas comerciales como locales de reuniones y de ocio por grupos de personas jóvenes es una realidad emergente en nuestros municipios. Algunos estudios realizados en la CAV plantean que este tipo de uso de los locales se encuentra en fase de consolidación como un espacio prioritario de encuentro y ocio entre los jóvenes vascos. El estudio elaborado por el Observatorio Vasco de la Juventud en el año 2012 recoge que el 20% de la juventud vasca se reúne con sus cuadrillas en Euskadi en locales o lonjas alquilados.

Este fenómeno está dando lugar a una serie de controversias sobre el correcto encaje de esta actividad de ocio con el control ambiental, la seguridad en las edificaciones y la prevención de riesgos que requieren estos locales.

El Ararteko observa que, año tras año, aumentan las denuncias por el ruido que generan estas actividades cuando no están debidamente acondicionadas ni se tomen medidas para controlar su aforo. Asimismo, los vecinos y vecinas que residen estas edificaciones muestran su preocupación por la falta de seguridad e higiene en alguno de estos locales y en su entorno así como por la falta de un control adecuado del horario de uso y del aforo que prevenga perjuicios a los vecinos colindantes.

Algunos municipios ya han abordado está problemática a través de distintos mecanismos como ordenanzas (por las que se requiere el cumplimiento de medidas técnicas y de seguridad); o mediante el censo de estas lonjas juveniles (contabilizan los locales activos en municipio y realizan recomendaciones a los usuarios para que se doten de las condiciones mínimas de funcionamiento), etc..

Sin embargo, de los expedientes de queja tramitados en estos años, hemos comprobado que algunos ayuntamientos no han ejercitado las funciones de inspección y control de este tipo de locales argumentando, en la mayoría de los casos, que desconocen la normativa a aplicar o que no están sujetos a un control ambiental. Sin embargo creemos que esta apreciación contrasta con las previsiones que recoge nuestra legislación.

Para poder realizar un análisis detallado de todas estas cuestiones, el Ararteko ha iniciado un expediente de oficio para recabar información sobre el contexto social y jurídico de esta incipiente actividad de ocio juvenil y de las distintas opciones municipales para controlar esta problemática. Todo ello con el objeto de poder establecer unos criterios y principios generales al respecto.

Con este fin se ha considerado procedente recabar información sobre los distintos mecanismos municipales para la regulación del funcionamiento de este tipo de lonjas, las condiciones mínimas exigidas en cuanto a medidas de seguridad, higiene e insonorización. Junto a otras cuestiones de interés para este análisis como son las funciones de control e inspección, las actuaciones previstas por el consistorio en caso de recibir denuncias por parte de los vecinos colindantes y los servicios de información municipal de que disponen los usuarios, los titulares de la actividad y el resto de propietarios y vecinos colindantes.

Es importante llevar a cabo un diagnóstico cercano a la realidad social y disponer de una visión multidisciplinar en esta cuestión. Por ello, dentro de esta actuación de oficio, el Ararteko quiere desarrollar un proceso de participación abierto a todas las personas e instituciones que puedan tener una visión concreta de esta cuestión, celebrando un foro ciudadano o recabando información mediante las redes sociales.

 

Gure udalerrietan azaleratzen ari den errealitate bat da gazte taldeak merkataritza-lonjak erabiltzen ari direla, elkartzeko eta aisiarako lokal gisa. EAEn egindako azterlan batzuen arabera, horrelako lokalak elkartzeko eta aisiarako lehentasunezko gunetzat finkatzen ari dira euskal gazteen artean. Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteez 2012an prestatu zuen azterlanean azaltzen denez, Euskadin gazteen %20 lokaletan edo alokatutako lonjetan elkartzen dira beren koadrilekin.

Fenomeno horren ondorioz, gai honi buruzko eztabaidak sortzen ari dira: aisiarako jarduera hori nola uztar daitekeen modu egokian ingurumena kontrolatzearekin, eraikinetako segurtasunarekin eta lokal horiek behar dituzten arriskuak prebenitzeko neurriekin.

Urtea joan eta urtea etorri, Arartekoak ikusten du gora egiten ari direla etengabeko zaratagatiko eragozpenekin lotutako kexak. Horrelako lonjetan biltzen diren gazte taldeek eragiten dituzte eragozpenak, izan ere, lokalak kexagileen etxabeetan kokatuta egoten dira, behar bezala egokitu gabe eta bertan sartzen diren pertsonen kopurua kontrolatzeko neurririk hartu gabe. Orobat, eraikin horietan bizi diren auzokideak kezkatuta daude lokal horietan eta inguruetan segurtasunik eta higienerik ez dagoelako eta lokalak erabiltzeko ordutegia eta horietan sar daitezkeen lagunen kopurua behar bezala kontrolatzen ez direlako, inguruko auzokideei kalterik sor ez diezaieten.

Udalerri batzuek dagoeneko aztertu dute arazo hori hainbat mekanismo erabiliz: ordenantzen bitartez (neurri teknikoak eta segurtasunekoak bete daitezen eskatzen da); edo gazteen lonja horien errolda eginez (udalerrian jardunean dauden lokalak zenbatzen dira eta erabiltzaileei gomendioak egiten zaizkie, funtzionamendurako gutxienezko baldintzak bete ditzaten, e.a.).

Hala ere, urteotan bideratutako kexa-espedienteei esker ikusi dugunez, udal batzuek ez dituzte bete horrelako lokalak ikuskatu eta kontrolatzeko betekizunak, eta, kasurik gehienetan, ezarri beharreko araudia zein den ez dakitela edo ingurumen-kontrolaren pean ez daudela argudiatu dute. Alabaina, gure ustez, iritzi hori ez dator bat gure legerian ezarritako xedapenekin.

Gai horiek guztiak zehatzago aztertu ahal izateko, Arartekoak ofiziozko espediente bat hasi du, informazioa eskatu nahi baitu gazteen aisiarako jarduera hasiberri horren testuinguru sozial eta juridikoaz eta udalek arazo hori kontrolatzeko dauzkaten aukerez. Hori dena irizpide eta printzipio orokor batzuk ezarri ahal izateko.

Helburu horrekin, bidezkoa iruditu zaigu gai hauei buruzko informazioa eskatzea: udalak zer mekanismo dituen horrelako lonjen jarduera arautzeko, gutxienez zer baldintza exijitzen diren segurtasun-, higiene- eta hosgabetze-neurriei dagokienez. Azterketa horretarako interesgarriak diren beste gai batzuekin batera (adibidez, kontrol eta ikuskatze eginkizunak, inguruko auzokideek salaketa jartzen badute udalak zer jarduera aurreikusi dituen, eta lokalen erabiltzaileek, jardueren titularrek eta gainontzeko jabe eta inguruko auzoek zer-nolako informazio-zerbitzua daukaten udalaren aldetik.

Garrantzitsua da gizarte-errealitatetik hurbil dagoen diagnostikoa egitea eta gai honetan jakintza-alor anitzeko ikuspegia izatea. Horregatik, ofiziozko jarduera honen barruan, Arartekoak gai honetaz ikuspegi zehatza izan dezaketen pertsona eta erakunde guztientzako parte hartzeko prozesu irekia garatu nahi du, herritarren foroa eginez edo gizarte-sareen bitartez informazioa bilduz.