Participantes
Buscar
Archivos

Entradas con la etiqueta ‘nuevo modelo energético’

PostHeaderIcon El paradigma de un nuevo modelo energético

 WED_2014_ES_L

La energía es la fuente de progreso y de bienestar en nuestra sociedad. Sin el acceso a un suministro enérgico universal, seguro y a un costo asequible corremos el riesgo de poner en cuestión los grandes logros de la humanidad. Cómo y en qué condiciones obtenemos la energía es un asunto de vital importancia no solo desde una perspectiva económica sino también medioambiental y social. El derecho a una vivienda en condiciones dignas, el derecho al trabajo o el derecho a la educación pueden verse seriamente cercenados sin la garantía de un sistema de acceso a una energía suficiente y de calidad. Un consumo desaforado conlleva la destrucción de nuestros recursos y una progresiva contaminación del planeta. Ese progreso y ese bienestar no pueden estar basados en un modelo energético que se nutre principalmente de fuentes fósiles.

Existe una alternativa a ese modelo energético. En las últimas décadas se ha afianzado un nuevo modelo que ha tratado de primar las fuentes de energía renovables.

Algunas decisiones de la Unión Europea y los compromisos derivados de los acuerdos internacionales contra el cambio climático han supuesto que los objetivos centrales de la política energética comunitaria sean el ahorro energético, la reducción de los gases de efecto invernadero y fomentar el uso de la energía procedente de fuentes renovables.

Por su parte, el Estado español ha aprobado un marco legal para la producción de energía eléctrica en régimen especial basado en un sistema de las primas a las energías renovables. Sin embargo, esas propuestas que afianzan un modelo energético más sostenible han sufrido un controvertido recorte en los últimos años.

En Euskadi la estrategia energética de energías renovables no ha dado los frutos esperadoras. Según los datos del EVE (Ente Vasco de la Energía), en el año 2012 el consumo bruto de energía procedente de fuentes renovables alcanzó un 7,6%, cuando estaba previsto alcanzar un 12% en la estrategia energética de 2010. No se trata de buscar culpables. El excesivo uso y dependencia de las fuentes no renovables es responsabilidad compartida. La falta de un consenso social e institucional para desarrollar la energía eólica ha dado lugar a que su desarrollo se haya estancado.

Recientemente, desde el Ararteko hemos incidido en la necesidad de impulsar la planificación estratégica energética, promoviendo medidas de fomento efectivas de las energías renovables y de la energía eólica, que hagan posible el cumplimiento de los objetivos señalados en la Estrategia Energética de Euskadi 2020.

Por otra parte, la propuesta de desarrollo de la técnica de extracción de gas natural en nuestro subsuelo -conocida como fracking- ha generado controversia. En una resolución planteábamos la necesidad de un debate social y abierto en el que incluíamos un análisis sobre las políticas energéticas de ahorro y eficiencia energética, la reducción de gases con efecto invernadero y la consecución de una mayor cuota de energía procedente de fuentes de energía renovables.

Apelar al debate no debería ser una reivindicación retórica. Tampoco la participación ciudadana debería ser un mero formalismo más que cumplir. Estos procesos son una oportunidad para escuchar a una sociedad civil movilizada, atenta y creativa.

El impulso de un debate energético entre las múltiples administraciones, agentes sociales y plataformas ciudadanas es la clave para elaborar la mejor estrategia energética. Debemos esforzarnos en alcanzar una solución de consenso que resulte sostenible con el futuro del planeta y con nuestro actual estado de bienestar.

Vitoria-Gasteiz, 5 de junio de 2014

   


 

Energia aurrerapen eta ongizate iturria da gure gizartean. Energia hornidura unibertsala, segurua eta arrazoizko prezioan eskuratzerik ez badugu, gizadiaren lorpen handiak kolokan jartzeko arriskuan gaude. Oso garrantzitsua da energia nola eta zer baldintzetan erdiesten dugun, ez bakarrik ekonomiaren ikuspegitik, baizik eta baita ingurumenaren eta gizartearen ikuspegietatik ere. Etxebizitza duina izateko eskubidea, lana izateko eskubidea edo hezkuntzarako eskubidea arras murriztu daitezke energia nahikoa eta kalitatekoa eskuratzeko sistema bat bermatuta ez badago. Neurrigabeko kontsumoak berekin dakar gure baliabideak suntsitzea eta planeta pixkanaka kutsatzea. Aurrerapena eta ongizatea ezin dira oinarritu batez ere iturri fosiletatik elikatzen den energia-eredu batean.

Bada energia-eredu horren ordezko hautabide bat. Azken hamarkadetan eredu berri bat finkatu da, energia-iturri berriztagarriak lehenesten ahalegindu dena.

Europar Batasunak hartu dituen erabaki batzuen eta klima aldaketaren kontrako nazioarteko hitzarmenetatik sortu diren konpromisoen ondorioz, honako hauek bihurtu dira energia-politikaren helburu nagusiak: energia aurreztea, berotegi-efektua duten gasak gutxitzea eta iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabilera sustatzea.

Bestalde, espainiar estatuak energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko lege-esparru bat onartu du, energia berriztagarriak saritzeko sistema batean oinarritua. Hala ere, energia-eredu iraunkorragoa sendotzen duten proposamen horiek murrizketa izan dute azken urteotan, eta murrizketa horrek eztabaida sortu du.

Euskadin ez ditu nahi bezalako fruituak eman energia berriztagarrien estrategia energetikoak. Energiaren Euskal Erakundeak emandako datuen arabera, 2012. urtean iturri berriztagarrietatik datorren energiaren kontsumo gordina %7,6ra iritsi zen, nahiz eta, 2010eko estrategia energetikoan, %12ra iristea espero zen. Kontua ez da errudunak bilatzea. Partekatutako ardura da berriztagarriak ez diren iturrien gehiegizko erabilera eta horiekiko mendekotasuna. Energia eolikoa garatzeari buruz gizartea eta erakundeak ados jarri ez direnez gero, horren garapena ez atzera ez aurrera gelditu da.

Orain dela gutxi, Ararteko erakundeak azpimarratu du energiaren plangintza estrategikoa bultzatu behar dela, energia berriztagarriak eta energia eolikoa sustatzeko neurri eragingarriak bultzatuz, 2020rako Euskadiko Estrategia Energetikoan adierazitako helburuak bete ahal izateko.

Bestalde, eztabaida piztu du gure lur azpian gas naturala ateratzeko teknika (fracking deiturikoa) garatzeko proposamenak. Ebazpen batean azaldu genuenez, gizartean eztabaida irekia egin beharra dago eta gai hauek aztertu behar dira bertan: energia aurrezteko eta eraginkorra izateko politika energetikoak, berotegi-efektua duten gasak gutxitzea eta energia-iturri berriztagarrietatik energia gehiago lortzea.

Eztabaida eskatzeak ez luke izan behar errebindikazio erretoriko bat. Herritarren partaidetzak ere ez luke izan behar bete beharreko formalismo huts bat. Prozesu horiek aukera ematen dute mobilizatuta eta erne dagoen gizarte zibil sortzaile bati aditzeko.

Administrazio, gizarte-eragile eta herritarren plataforma anitzen artean energiari buruzko eztabaida bultzatzea funtsezkoa da estrategia energetikorik onena prestatzeko. Ahaleginak egin behar ditugu adostasunean oinarritutako konponbide bat lortzeko, planetaren etorkizuna eta gure oraingo ongizate-egoera iraunaraziko dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 5a

 

PostHeaderIcon Reunión del Ararteko con la Plataforma Gure Energia. Debate sobre un nuevo modelo energético.Arartekoaren bilera Gure Energia plataformarekin. Energia-eredu berri bati buruzko eztabaida.

energiaEl pasado vienes 11 de abril hemos mantenido un encuentro con varios representantes de la Plataforma Gure Energia, nodo en Euskadi de la Plataforma por un nuevo modelo energético. Esta plataforma ciudadana, de la que forman parte más de treinta asociaciones y grupos de particulares, se acaba de organizar en Euskadi para promover el debate social sobre un nuevo modelo energético basado en el ahorro, la eficiencia energética y en las fuentes de energía renovable.

La Plataforma plantea un cambio social en la percepción del actual sistema energético. Para ello promueven el debate sobre las razones por las cuales la tarifa eléctrica ha subido un 80 por ciento desde el año 2004, y las consecuencias que ha supuesto para el empobreciendo del consumidor doméstico –la conocida pobreza energética- y dificultando la supervivencia de muchas empresas.

Nos han trasladado una serie de propuestas que van desde la necesidad de una reforma del sector eléctrico (medidas para dar una respuesta al problema del déficit de tarifa y del precio de la electricidad, propuesta de una auditoria de costes, necesidad de seguridad jurídica en el sector de las renovables), la creación de una mesa para el debate sobre nuevo modelo energético y otro conjunto de medidas transversales para la mejora en la gestión de la demanda, en el ahorro y en la eficiencia energética.

Por último, nos han expuesto una serie de propuestas para evitar la pobreza energética. El término pobreza energética alude a aquellas situaciones en las cuales lo hogares no pueden hacer frente al pago de una cantidad de servicios energéticos suficientes para mantener un nivel de confort térmico adecuado. Por ello consideran necesario identificar este problema social, definir el concepto de consumidor vulnerable y establecer medidas para paliar estas situaciones (Bono social, asegurar el suministro en determinadas épocas). También plantean medidas para favorecer el ahorro, la eficiencia y mejora energética en los hogares e incentivar el autoconsumo.

El Ararteko Iñigo Lamarca ha escuchado estas propuestas. Desde la oficina del Ararteko vamos a analizarlas y valorar en que cuestiones podemos intervenir para proponer mejoras a las administraciones públicas vascas.

Asimismo, nos hemos ofrecido para seguir recibiendo la información y propuestas que consideren oportunas sobre el debate sobre el nuevo modelo energético y la precariedad energética.

energiaJoan den ostiralean, apirilak 11, Gure Energia plataformako zenbait ordezkarirekin topaketa bat izan genuen. Energia Berritzen Plataforma por un nuevo modelo energético delakoaren Euskadiko adabegia da. Herritarren plataforma hori 30 elkartek eta partikularren taldek baino gehiagok osatzen dute eta Euskadin antolatu berri da. Haren helburua aurrezpenean, energia-efizientzian eta energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-eredu berri bati buruzko gizarte-eztabaida sortzea da.

Plataformak gaur egungo energia-sistema ulertzeko moduan gizarte-aldaketa bat egitea proposatzen du. Horretarako, eztabaida sustatzen dute elektrizitatearen tarifa 2004tik % 80 igotzeko arrazoien inguruan eta etxeko kontsumitzailea pobretzeko —energia-pobrezia ezaguna— ekarri dituen ondorioen inguruan, horrek enpresa askok bizirik irautea galarazi baitu.

Hainbat proposamen helarazi dizkigute: besteak beste, sektore elektrikoa erreformatzeko beharra (elektrizitatearen tarifa-defizitaren eta prezioaren arazoari erantzuna emateko neurriak, kostuak ikuskatzeko proposamena, berriztagarrien sektorean segurtasun juridikoa egoteko beharra), energia-eredu berriari buruz eztabaidatzeko mahai baten sorrera, eta eskaeraren kudeaketa, aurrezpena eta energia-efizientzia hobetzeko zeharkako beste neurri batzuk.

Azkenik, energia-pobrezia saihesteko zenbait proposamen aurkeztu dizkigute. “Energia-pobrezia” terminoak esan nahi du etxeek ezin diotela aurre egin konfort termikoko maila egokiari eusteko nahikoak diren energia-zerbitzuen kopuruaren ordainketari. Horregatik, uste dute beharrezkoa dela gizarte-arazo hori identifikatzea, kontsumitzaile ahularen kontzeptua definitzea eta egoera horiek arintzeko neurriak ezartzea (gizarte-bonua, garai zehatz batzuetan hornikuntza ziurtatzea). Era berean, etxeetan energiaren aurrezpenaren, efizientziaren eta hobekuntzaren alde egiteko eta autokontsumoa pizteko neurriak mahai gainean jarri dituzte.

Iñigo Lamarca arartekoak proposamen horiek entzun egin ditu. Arartekoaren bulegoan aztertu egingo ditugu, eta baloratuko dugu zein alderditan har dezakegun esku euskal herri-administrazioei hobekuntzak proposatzeko.

Halaber, energia-eredu berriari eta energia-urritasunari buruzko eztabaidaren inguruan egokitzat jotzen dituzten proposamenak eta informazioa jasotzen jarraitzeko prest gaudela adierazi dugu.