Participantes
Buscar
Archivos

Entradas con la etiqueta ‘pobreza energética’

PostHeaderIcon Frío en los hogares. El Ararteko propone medidas contra la pobreza energética.

tercera-edad

Artículo de opinión del Ararteko, Manuel Lezertua, publicado el  Día Europeo contra la pobreza energética, en Berria, Deia, Diario de Noticias de Álava, Diario de Noticias de Gipuzkoa

El mes de febrero es un mes frío, a veces gélido. En esta época las masas de aire siberiano se desplazan hacia el sur de Europa, provocando descensos generalizados de las temperaturas. Se recuerda aún aquel febrero de1956, cuando el frío atenazó a Euskadi durante más de una semana. Aquel frío polar asoló media Europa y, para rememorarlo, algunos colectivos como la Asociación de Ciencias Ambientales o la Plataforma por un nuevo modelo energético (en Euskadi, Gure Energia) reivindican el 17 de febrero como el Día Europeo contra la Pobreza Energética.

La pobreza energética es la dificultad que padecen muchas personas para mantener su vivienda en unas condiciones mínimas de confort, lo que requiere disponer de una temperatura interior adecuada o de electricidad suficiente para las necesidades diarias. Es un tipo específico de pobreza cuya importancia creciente tiene mucho que ver con la gran incidencia que tiene hoy la energía para el bienestar de la población. Es un bien común esencial que permite mantener un nivel de vida digno, elemento indispensable para ejercer el derecho efectivo al disfrute de una vivienda.

La precariedad en el acceso a la energía no está exclusivamente ligada a la falta de renta para hacer frente al pago de servicios energéticos del hogar (electricidad o gas). La pobreza energética está también directamente relacionada con otros factores como la eficiencia energética o la factura de la energía. La antigüedad media del parque de viviendas vasco roza los 40 años, con muchos edificios construidos sin prestar atención a las necesidades de ahorro de energía. Por otro lado, la pobreza energética depende en igual medida del coste de la energía. Pues bien, según datos del Ente Vasco de Energía, la factura energética en el sector residencial se ha incrementado muy por encima de otros parámetros económicos, pasando de 718 € por hogar, en 2007, a 1.037 € en 2015.

Es cierto que el sistema vasco de garantía de ingresos y las ayudas de emergencia social han servido para paliar los efectos más indeseables de la exclusión energética. Sin embargo, personas y familias siguen sometidas en Euskadi al fenómeno de la pobreza energética en invierno. El porcentaje de hogares vascos que en el año 2015 no podían mantener la vivienda a una temperatura adecuada alcanzó, según datos del Instituto Nacional de Estadística, el 7,7%, cerca de 235.000 personas, según la encuesta de necesidades sociales del Gobierno Vasco.

La problemática de la pobreza energética ha emergido con fuerza en el debate público, con inciertos resultados por el momento. Es de esperar que una inminente regulación estatal y vasca sirva para prevenir las situaciones de precariedad. Ante la ausencia de una normativa estatal, varias comunidades autónomas han regulado mecanismos para salvar a sus ciudadanos del frío y la oscuridad. El Tribunal Constitucional en su sentencia de marzo de 2016, aun cuestionando la competencia autonómica para establecer un régimen económico propio en el sector energético, admite la posibilidad de intervención para paliar la pobreza energética. El reciente Real Decreto-Ley 7/2016, de 23 de diciembre, regulador del mecanismo de financiación del bono social, ha diferido en el tiempo otras medidas de protección al consumidor vulnerable.

En ese contexto, el Ararteko elaboró una recomendación general en la que instaba a los poderes públicos a adoptar un plan vasco de lucha contra la pobreza energética, que requiere identificar a los colectivos más vulnerables, reconocer el deber de información sobre cómo ahorrar en la factura energética e incrementar la eficiencia energética de las viviendas. También pidió que se garantizara el suministro energético a todas las personas en esa situación de vulnerabilidad, para impedir su interrupción en los períodos más críticos.

El Ararteko ha destacado recientemente las medidas tomadas por ayuntamientos como Irun, Bilbao, Vitoria-Gasteiz y Donostia-San Sebastián para concertar con las empresas energéticas mecanismos de coordinación que eviten la interrupción del suministro energético en hogares vulnerables. El Ayuntamiento de Zarautz, junto con las ayudas sociales, también ha concertado con una empresa cooperativa de energía renovable un programa de información y asesoramiento dirigido a reducir la factura energética. Y el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, tras concluir un convenio de colaboración con Cruz Roja País Vasco, ha incorporado disposiciones sobre pobreza energética en el decreto que regula las ayudas de emergencia social.

Sin duda, se trata de los primeros pasos de una estrategia vasca contra la pobreza energética. Ello conlleva reconocer su existencia e incorporar específicamente este fenómeno en las políticas públicas. Es prioritario, ciertamente, paliar sus consecuencias más dramáticas, como los cortes de suministro. Dicho esto, el Ararteko propone ir más lejos y realizar esfuerzos en el ahorro y en la eficiencia energética, enfocando las políticas públicas hacia la reducción del gasto energético, la rehabilitación de viviendas obsoletas, la reducción de la factura energética y la autogeneración de energía en los hogares.

Las olas de frío del norte de Europa nos seguirán azotando en los meses de invierno. Como Ararteko, quisiera promover el debate público para reducir significativamente –si no erradicar el frío de los hogares vascos. Estoy convencido de que, gracias al concierto de poderes públicos, empresas, cooperativas energéticas y consumidores, el impulso de estas medidas contra la pobreza energética servirá a ese objetivo.

Manuel Lezertua
Arartekoa


tercera-edad

HOTZA ETXEETAN

2017ko otsailaren 17a

Berria, Deia, Diario de Noticias de Álava, Diario de Noticias de Gipuzkoa

Otsaila hilabete hotza da, hotz-hotza batzuetan. Garai honetan Siberiako aire-masak Europako mendebaldera mugitzen dira eta, oro har, tenperatura jaitsarazten dute. Oraindik gogoan dugu 1956ko otsail hura, hotzak Euskadi astebete pasatxo harrapatu zuenekoa. Hotz polar hark Europa erdia astindu zuen, eta hura gogoratzeko, zenbait elkartek, hala nola Ingurumen Zientzien Elkarteak edo Energia-eredu berri baten aldeko plataformak (Euskadin, Gure Energia), otsailaren 17a aldarrikatzen dute Energia-pobretasunaren kontrako Europako Eguntzat.

Pertsona askok beren etxebizitza gutxienezko erosotasun-egoeran mantentzeko duten zailtasuna da energia-pobretasuna. Erosotasun hori lortzeko, etxe barruan tenperatura egokia izan behar da, edo argindar nahikoa, eguneroko beharrak asetzeko. Pobretasun mota berezi bat da, eta gero eta garrantzi handiagoa dauka, batez ere energiak, gaur egun, biztanleen ongizatean eragin handia duelako. Funtsezko ondasun komuna da, bizimodu duina ahalbidetzen duena, eta hori ezinbestekoa da etxebizitza bat izateko benetako eskubidea baliatzeko.

Energia eskuratzeko prekariotasunak zerikusia du, jakina, etxeko energia-zerbitzuak (argindarra edo gasa) ordaintzeari aurre egiteko errentarik ez izatearekin. Baina ez horrekin bakarrik. Energia-pobretasuna beste faktore batzuekin ere zuzenean lotuta dago, adibidez, energia-eraginkortasunarekin edo energia-fakturarekin. Euskadiko etxebizitzek, batez beste, 40 urte inguru dituzte, eta eraikin asko energia aurrezteko beharrak aintzat hartu gabe jaso ziren. Bestalde, energia-pobretasuna energiaren kostuaren mende ere badago. Horrela bada, Energiaren Euskal Erakundearen datuen arabera, energiaren faktura etxebizitzen sektorean beste parametro ekonomiko batzuen oso gainetik areagotu da: 2007an etxe bakoitzeko 718 euro izatetik, 2015ean 1.037 euro izatera igaro da.

Egiaz, diru-sarrerak bermatzeko euskal sistema eta gizarte larrialdietarako laguntzak baliagarriak izan dira energia-bazterketaren ondoriorik txarrenak arintzeko. Hala eta guztiz ere, Euskadin oraindik ere hainbat pertsona eta familia daude energia-pobretasunaren mende neguan. Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, 2015. urtean, Euskadiko familietatik %7,7k ezin zuten etxebizitza tenperatura egokian mantendu; hau da, 235.000 pertsonak gutxi gorabehera, Eusko Jaurlaritzaren gizarte-beharren gaineko galdesortaren arabera.

Energia-pobretasunaren arazoa indartsu azaleratu da eztabaida publikoan, emaitza ezezagunekin, oraingoz. Espero izatekoa da Estatuko eta Euskadiko berehalako erregulazio batek prekariotasun egoerak prebenitzeko balio izatea. Estatuko araudirik ez dagoenez gero, autonomia erkidego batzuek zenbait mekanismo arautu dituzte herritarrak hotzetik eta iluntasunetik ateratzeko. Nahiz eta Auzitegi Konstituzionalak, 2016ko martxoko epaian, zalantzan jarri zuen autonomia erkidegoek energiaren sektorean araubide ekonomiko propioa ezartzeko eskumenik ba ote duten, onartzen du esku hartzeko aukera, energia-pobretasuna arintzeko. Oraindik orain onartu den abenduaren 23ko 7/2016 Errege Lege-Dekretuak, gizarte bonua finantzatzeko mekanismoa arautzekoak, denboran atzeratu egin ditu kontsumitzaile ahulak babesteko beste neurri batzuk.

Testuinguru horretan, Arartekoak gomendio orokor bat egin zuen. Botere publikoei eskatu zien energia-pobretasunaren kontra borrokatzeko euskal plan bat onar zezatela. Hori egiteko, talde ahulenak identifikatu behar dira, energia-fakturan nola aurreztu jakinarazteko betebeharra onartu behar da, eta etxebizitzetan energia-eraginkortasuna areagotu. Era berean, Arartekoak galdegin zuen egoera txarrean zeuden pertsona guztiei energia-hornidura berma ziezaietela, aldirik larrienetan hornidura eten ez ziezaieten.

Arartekoak berriki nabarmendu ditu zenbait udalek (Irun, Bilbo, Gasteiz eta Donostiakoek, esaterako) energia-enpresekin koordinazio-mekanismoak adosteko hartu dituzten neurriak, egoerarik txarrenean dauden familien etxeetan energia-hornidura eten ez dezaten. Zarauzko Udalak, gizarte laguntzekin batera, informatzeko eta aholkuak emateko programa bat adostu du energia berriztagarrien enpresa kooperatiba batekin, energiaren faktura murrizteko asmoz. Eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Euskal Herriko Gurutze Gorriarekin lankidetza-hitzarmen bat amaitu ostean, energia-pobretasunari buruzko hainbat xedapen sartu ditu gizarte larrialdietako laguntzak arautzen dituen dekretuan.

Energia-pobretasunaren aurkako euskal estrategiaren lehen urratsak dira, dudarik gabe. Beraz, arazo hori egon badagoela onartu behar da, eta politika publikoetan berariaz sartu. Jakina, ezer baino lehen, horren ondoriorik larrienak arindu behar dira, adibidez, hornidura-eteteak. Hori esan eta gero, Arartekoak harago joatea proposatzen du, energia aurrezten eta eraginkorrago bihurtzen ahaleginak egitea, politika publikoak energia-gastua gutxitzera bideratuz, zaharkitutako etxebizitzak berriztatuz, energia-faktura murriztuz eta etxeetan nork bere energia sortuz.

Europako iparraldeko hotz boladek orain arte bezala astinduko gaituzte neguko hilabeteetan. Ararteko naizenez, eztabaida publikoa sustatu nahiko nuke Euskadiko etxeetan hotza nabarmenki gutxitzeko –edota desagerrarazteko . Ziur nago botere publiko, enpresa, energia-kooperatiba eta kontsumitzaileen arteko adostasunari esker, energia-pobretasunaren kontrako neurri horiek bultzatzeak lagunduko duela helburu hori lortzen.

Manuel Lezertua
Arartekoa


PostHeaderIcon Medidas positivas promovidas por los ayuntamientos vascos para la prevención de la pobreza energética en Euskadi

nube_pobreza21El Ararteko se congratula de la formalización esta semana de un convenio entre el Ayuntamiento de Irun y la empresa energética Iberdrola para proteger activamente a quienes sufren de pobreza energética en este municipio. El convenio prevé mecanismos de coordinación para evitar la suspensión del suministro energético (eléctrico y gas) en aquellos hogares más vulnerables.

Esta iniciativa del Ayuntamiento de Irun, que se une así a las adoptadas recientemente por las tres capitales vascas (Bilbao, Vitoria-Gasteiz y Donostia-San Sebastián), se inscribe plenamente en una dinámica, propugnada por el Ararteko, destinada a que las administraciones de nuestro país se doten de medios para garantizar la continuidad del suministro eléctrico y de gas a las personas económicamente vulnerables.

Este convenio tiene por objeto establecer los mecanismos de coordinación entre el Ayuntamiento y la empresa, para evitar la suspensión del suministro energético por impago de la factura a las personas empadronadas en sus municipios que puedan ser beneficiarias de una prestación económica de emergencia social, siempre y cuando cumplan los requisitos legalmente establecidos y haya crédito adecuado y suficiente. Asimismo, la compañía se ofrece a facilitar a los beneficiarios de estas ayudas el asesoramiento en materia de eficiencia energética e información.

En este sentido, el Ararteko emitió en enero una recomendación general dirigida a las administraciones vascas, con el objetivo de prevenir, reducir y paliar los efectos de la pobreza energética en Euskadi, fenómeno que afecta a varios miles de ciudadanos y ciudadanas de nuestra comunidad.

El Ararteko subraya que las medidas para luchar contra la pobreza energética están previstas en la normativa europea aplicable, la cual dispone que deben establecerse mecanismos suficientes para garantizar el suministro energético en los periodos críticos, y que estos deben incluir, en cualquier caso, los meses de invierno (diciembre, enero, febrero, marzo).

Iniciativas como las que han puesto en marcha Bilbao, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz y, ahora, Irun van en la dirección marcada por las normas europeas reguladoras del mercado energético (Directiva 2009/72/CEE y Directiva 2009/73/CEE), que obligan a las administraciones de Euskadi a luchar contra la pobreza energética reduciendo el número de personas afectadas y prestándoles ayuda para garantizar que no sufran cortes en el suministro de energía, sobre todo en períodos críticos.

Son, en suma, ejemplos positivos de actuación solidaria que el Ararteko llama a extender al conjunto de los municipios vascos y a las empresas comercializadoras de energía, a las cooperativas de energía renovable existentes y a otras entidades del sector que desarrollan actividades innovadoras y experimentales en esta materia.

Vitoria-Gasteiz, 5 de octubre de 2016


Arartekoak poz hartu du jakitean aste honetan Irungo Udalak eta Iberdrola energia-enpresak hitzarmen bat sinatu dutela, udalerri horretako energia-pobretasuna pairatzen dutenak eraginkortasunez babesteko. Hitzarmen horretan zenbait koordinazio-tresna ezarri dira energia-hornidura (argindarra eta gasa) ez eteteko egoerarik txarrenean dauden familien etxeetan.

Irungo Udalaren ekimen hori Euskadiko hiru hiriburuek (Bilbo, Gasteiz eta Donostiak) berriki hartu dituzten neurriei gehitzen zaie, eta erabat txertatzen da Arartekoak aldezturiko dinamikan, gure herrialdeko administrazioak baliabideez hornitu daitezen, egoera ekonomiko txarrean daudenei argindar eta gas hornidura bermatzeko.

Hitzarmen horren bidez, koordinazio-tresnak ezarri nahi dira udalaren eta enpresaren artean, udalerrian erroldatuta dauden eta gizarte-larrialdiko diru-laguntza baten onuradun izan daitezkeen pertsonei ez diezaieten energia-hornidura eten faktura ez ordaintzeagatik, betiere pertsona horiek legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta kreditu egokia eta nahikoa baldin badago. Era berean, enpresak hitzeman du laguntza horien onuradunei aholkuak eta informazioa emango dizkiela energia eragingarritasunaren arloan.

Ildo horretan, urtarrilean, Arartekoak gomendio orokor bat egin zien euskal administrazioei, Euskadin energia-pobretasunaren ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko asmoz. Izan ere, fenomeno horrek gure erkidegoko milaka herritarrengan du eragina.

Arartekoak azpimarratzen du energia-pobretasunaren kontra borrokatzeko neurriak xedatuta daudela ezarri beharreko Europako araudian. Araudi horrek agintzen du mekanismo nahikoak ezarri behar direla estualdietan energia-hornidura bermatzeko, eta aldi horien barruan sartu behar direla, nolanahi ere, neguko hilabeteak (abendua, urtarrila, otsaila, martxoa).

Energia-merkatua erregulatzen duten Europako arauek (2009/72/CEE Zuzentaraua eta 2009/73/CEE Zuzentaraua) ezarritako bideari jarraitzen diote Bilbo, Donostia eta Gasteizek eta orain Irunek abiarazi dituztenak bezalako ekimenek. Arau horiek betebehar bat ezartzen diete Euskadiko administrazioei: energia-pobretasunaren aurka borrokatzea, eragindako pertsonen kopurua gutxituz eta haiei lagunduz, energia-horniduran etenak jasan ez ditzaten, batez ere larrialdietan.

Laburbilduz, horiek denak jarduera solidarioaren eredu egokiak dira, eta Arartekoak jarduera hori hedatu nahi du euskal udalerri guztietara eta energia merkaturatzen duten enpresetara, energia berriztagarriaren kooperatibetara eta arlo horretan jarduera berritzaileak eta esperimentalak egiten dituzten sektoreko beste erakunde batzuetara.

PostHeaderIcon Bases para el debate social sobre la pobreza energética en Euskadi

tercera-edad


¿Por qué hablamos de pobreza energética?

En pleno siglo XXI existe cada vez más gente en Euskadi que se encuentra ante  serias dificultades para poder mantener una temperatura adecuada en su casa durante los meses fríos. En concreto, más de un 10 % de la población. La encuesta de necesidades sociales 2014 sobre pobreza, documento que elabora el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco a fin de  analizar los distintos indicadores de pobreza y ausencia de bienestar en la Comunidad Autónoma de Euskadi, incorpora dos datos que han sufrido un incremento significativo en el periodo 2008-2012. El número de personas que tienen problemas para mantener su hogar a una temperatura adecuada durante los meses fríos ha alcanzado en 2014 a 235.526 personas, cuando en 2008 no llegaba a las 90.000. Por otro lado, en 2014 la población afectada por cortes de suministro de servicios energéticos en el hogar (incluyendo agua, luz o teléfono) afectó a 38.255 personas frente a las 35.191 de 2008.

Este indicador es conocido como “pobreza energética”, un fenómeno social que refleja las dificultades serias, o la imposibilidad, de acceso a los servicios energéticos necesarios en el hogar como el gas o la electricidad. Principalmente aparece como una consecuencia de la carencia de recursos económicos suficientes pero también puede ser el resultado de malas condiciones objetivas de la vivienda o del excesivo precio de los recursos energéticos.

La llamada de alerta acerca de este problema, desconocido en nuestro entorno hasta hace pocos años, la han lanzado diversos colectivos. Es el caso de la Asociación de Ciencias Ambientales, que en el año 2012 presentó un pionero informe sobre pobreza energética en España, o de la Plataforma por un nuevo modelo energético –en Euskadi Gure Energía- que con las reivindicaciones sobre el actual modelo energético ha puesto también de manifiesto esta penosa realidad. Esta cuestión ha sido incorporada a la agenda pública gracias a la labor de instituciones como el Sindic de Greuges o el Defensor del Pueblo que han presentado diversas propuestas a las administraciones púbicas dirigidas a definir a los colectivos más vulnerables. El Sindic de Greuges -en su informe sobre la pobreza energética en Cataluña en octubre de 2013– ya señalaba que la lucha contra la pobreza energética constituye una prioridad social que debe ser evaluada desde todos los ámbitos sociales.

Recomendación general para el debate social de la pobreza energética. La institución del Ararteko también considera oportuno llevar a cabo una profunda reflexión que favorezca el conocimiento y la prevención de la pobreza energética en Euskadi. Con ese objetivo presentamos este documento de bases para su debate. Es un documento abierto a los distintos grupos, agentes sociales e instituciones interesadas y dirigido a plantear propuestas y recomendaciones a las administraciones vascas. Se trata de poner en marcha medidas, acciones específicas que acompañen a las políticas públicas e iniciativas sociales ya existentes con el objetivo de reducir y paliar los efectos de este fenómeno que afectará a más de 200.000 vascos y vascas este invierno.

1358790742


Zergatik hitz egiten dugu energia-pobretasunari buruz?

XXI. mende betean, Euskadin, gero eta jende gehiagok zailtasunak ditu hilabete hotzetan etxean tenperatura egokia mantentzeko. Zehazki, biztanleen % 10 baino gehiagok ditu arazo horiek. Behar sozialei eta pobreziari buruzko 2014ko inkestak, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko pobreziaren eta ongizate-gabeziaren adierazle desberdinak aztertzeko egiten duen dokumentuak, bi datu islatzen ditu, 2008-2012 aldian igoera handia izan dutenak. Hotza egiten duen urteko hilabete hotzetan etxea tenperatura egokian mantentzeko arazoak dituzten pertsonen kopurua 235.526raino iritsi da 2014an, 2008an, 90.000 baino gutxiago izanik. Bestetik, etxean zerbitzu energetikoen horniduran (ura, argia edo telefonoa barne) etenaldiak izan dituzten biztanleak 38.255 izan dira 2014an, 2008an, berriz, 35.191.

Adierazle horri “energia-pobretasuna” (edo “pobretasun energetikoa”) deritzo, eta etxean zerbitzu energetikoak (gasa edo argia) izateko arazo larriak edo ezintasuna islatzen duen fenomeno soziala da. Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatearen ondorioz gertatzen da normalean, baina etxebizitzak baldintza objektibo txarrak izateagatik edo baliabide energetikoen prezioa gehiegizkoa delako ere gerta daiteke.

Hainbat kolektibok egin dute duela urte gutxi arte gure ingurunean ezezagun samarra izan den arazo horri buruzko alerta-deia. 2012an Espainiako energia-pobretasunari buruzko lehen txostena aurkeztu zuen Ingurumen Zientzien Elkarteak (ACA) edo Eredu Energetiko Berri Baterako Plataformak –Euskadin, Gure Energia– egungo eredu energetikoari buruzko aldarrikapenak eginez agerian jarri dute errealitate gogor hori. Gai hau Sindic de Greuges (Kataluniako arartekoa) edo Herriaren Defendatzailea (Espainiako arartekoa) bezalako erakundeen lanari esker sartu da agenda publikoan. Izan ere, erakunde horiek hainbat proposamen aurkeztu dizkiete herri-administrazioei, kolektibo ahulenak zehazteko helburuz. Sindic de Greuges-ek bere 2013ko urriko Kataluniako energia-pobretasunari buruzko txostenean dagoeneko aipatu du pobrezia energetikoaren aurkako borroka lehentasun soziala dela eta gizarte-eremu guztien ikuspuntutik aztertu behar dela.

Arartekoaren gomendio orokorra, Euskadiko energia-pobretasunari buruzko gizarte-eztabaidarako oinarriak. Arartekoaren erakundeak ere egokia deritzo Euskadin energia-pobretasuna ezagutu eta saihesteko hausnarketa sakona egiteari. Hori dela eta, eztabaidarako oinarriak jasotzen dituen dokumentu hau aurkezten dugu. Agiri irekia da, talde, gizarte-eragile eta interesa duten erakunde desberdinei zuzenduta, eta euskal administrazioei proposamen eta gomendioak emateko asmoz sortu da. Dagoeneko existitzen diren politika publikoak eta gizarte-ekimenak laguntzeko neurriak eta ekintza espezifikoak abian jarri behar dira, negu honetan Euskadin 200.000 baino biztanle gehiagori eragingo dion fenomenoaren ondorioak murriztu eta arintzeko.

 

PostHeaderIcon Por un debate social sobre la pobreza energética en Euskadi

nube_pobreza21En pleno siglo XXI existe mucha gente aun en Euskadi que tiene dificultades para mantener una temperatura adecuada en su casa durante los meses fríos. La encuesta de necesidades sociales 2014 sobre pobreza, elaborada por el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, refleja dos indicadores a tener en cuenta al respecto. Por un lado, el número de personas que tienen problemas para mantener su hogar a la temperatura adecuada ha alcanzado en 2014 la cifra de 237.526. Por otro, la población afectada por cortes de suministro de servicios en el hogar (incluyendo agua, luz o teléfono) en 2014 ha sido de 38.255. Ese fenómeno -que según el anterior informe sufren en distinto grado un 11% de los vascos y vascas- es conocido como pobreza energética e implica disponer de dificultades serias o imposibilidad de acceso a la energía en el hogar por carencia de recursos, malas condiciones objetivas de la vivienda o el excesivo precio de los recursos energéticos.

En Euskadi la pobreza energética es un fenómeno relativamente desconocido. Las condiciones climatológicas más benévolas que en otras latitudes, el indudable impacto positivo del consolidado sistema de garantía de ingresos que disponemos o la falta de caracterización de este indicador hasta hace relativamente poco tiempo, ha supuesto una tendencia a categorizar la pobreza energética dentro de la pobreza en general como un elemento para evaluar el riesgo de exclusión social.

La pobreza energética es una cruda realidad, conocida en Europa como fuel poverty, y forma parte desde hace décadas de la agenda política de países como el Reino Unido, Irlanda o Bélgica. Esta preocupación ha dado lugar a una primera regulación por parte del Derecho comunitario. Un paso importante para afrontar la lucha contra la pobreza energética han sido, sin duda, las previsiones recogidas en las directivas comunitarias para regular las normas comunes del mercado energético del sector de la electricidad (Directiva 2009/72/CE) y del gas natural (Directiva 2009/73/CE). Estas directivas comunitarias deben darnos la luz de cómo hacer frente a la pobreza energética. Existe una obligación de servicio público que impone garantizar un servicio energético (eléctrico y gasístico) de calidad, a unos precios razonables y que proteja a los consumidores domésticos y, en particular, a los clientes más vulnerables. Una de las medidas que recoge es la prohibición de interrumpir el suministro en periodos críticos, lo que en la práctica implica la imposibilidad de un corte del suministro en épocas de mayor frío invernal.

Hasta la fecha en el Estado Español estas disposiciones han sido parcialmente transpuestas mediante la Ley 24/2013, de 26 de diciembre, del Sector Eléctrico, que en su artículo 45 tiene en consideración únicamente algunos aspectos relativos a los consumidores vulnerables como es el bono social.

Por ello, resulta necesario un análisis integral de la pobreza energética, para paliar y prevenir sus efectos. Dicho análisis debe integrar las actuales políticas de protección de los consumidores (bono social), políticas sociales (renta de garantía de ingresos y las ayudas de emergencia social) y de vivienda (eficiencia y ahorro energético de las viviendas).

Pese a esas medidas ya existentes, debemos reconocer la imposibilidad real de paliar todos los efectos de la pobreza energética. Los motivos pueden ser diversos. El incremento de la factura eléctrica en los últimos años para el consumidor eléctrico es una realidad innegable. La actual situación del sistema energético, la falta de impulso del autoconsumo o de las energías renovables de uso doméstico han generado una pérdida de oportunidad en esta materia. Asimismo, la crisis ha supuesto un gran inconveniente para abordar las mejoras en las condiciones de eficiencia energética que la normativa urbanística y de vivienda han venido incorporando. Por otro lado, las políticas sociales han mejorado la situación, pero no han evitado las dificultades de algunos colectivos para hacer frente a unas condiciones adecuadas de bienestar energético.

Ante estas situaciones, diversos colectivos como la Asociación de Ciencias Ambientales o la Plataforma por un nuevo modelo energético -en Euskadi, Gure Energia– celebran la semana europea de la pobreza energética. Estos colectivos exigen una incorporación de este fenómeno energético en la agenda pública para conocer sus efectos sociales, educativos o en la salud de las personas, en especial, en determinados colectivos, como las personas mayores o la infancia. Con el objeto de dar respuesta a esas propuestas, la institución del Ararteko quiere hacerse eco de la necesidad de establecer una estrategia vasca contra la pobreza energética. La pobreza energética es una cuestión de especial relevancia social que debe ser incorporada al debate social que requiere, con carácter más general, el actual modelo energético, para su transición a un modelo más sostenible.

Iñigo Lamarca Iturbe
Ararteko en funciones


nube_pobreza21XXI. mendea bete-betean dela, Euskadin oraindik jende asko dago hilabete hotzetan etxean tenperatura egokia mantendu ezinik. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egindako gizarte beharrei buruzko 2014ko inkestak, pobreziaren gainekoak kontuan hartu beharreko bi adierazle islatzen ditu. Batetik, etxean tenperatura egokia mantentzeko arazoak dituzten pertsonak 237.526ra iritsi dira 2014an. Bestetik, etxean zerbitzuen horniduran (ura, argia edo telefonoa barne) etenaldiak izan dituzten biztanleak 38.255 izan dira 2014an. Aipatutako txostenaren arabera, fenomeno hori euskal biztanleen %11k jasaten du, gutxi-asko, eta pobrezia energetikoa deritzo. Etxean energia izateko arazo larriak edo ezintasuna dakartza berekin, baliabiderik ez izateagatik, etxebizitzak baldintza objektibo txarrak izateagatik edo baliabide energetikoen prezioa gehiegizkoa delako.

Euskadin pobrezia energetikoa ezezagun samarra da. Beste leku batzuetan baino baldintza klimatologiko hobeak izateak, diru-sarrerak bermatzeko daukagun sistema finkatuaren dudarik gabeko eragin onuragarriak edo oraintsu arte adierazle hori behar bezala karakterizatu gabe egoteak ondorio hau ekarri du: pobrezia energetikoa pobrezia orokorraren barruan sartzeko joera dago, gizarte-bazterketa jasateko arriskua neurtzeko elementu gisa.

Pobrezia energetikoa errealitate gogorra da, Europan fuel poverty izenaz ezagutzen dena, eta hamarkadak dira Erresuma Batua, Irlanda edo Belgika bezalako herrialdeetako agenda politikoan sartuta dagoela. Kezka horren ondorioz, Europar Batasunak lehenbizikoz arautu du gai hori. Pobrezia energetikoaren kontra borrokatzeko urrats garrantzitsua izan dira, zalantza barik, Europar Batasuneko zuzentarauetan jaso diren xedapenak, elektrizitatearen sektoreko (2009/72/CE zuzentaraua) eta gas naturalaren sektoreko (2009/73/CE zuzentaraua) energia-merkatuko arau komunak erregulatzeko asmoz. Zuzentarau horiek argitu diezagukete pobrezia energetikoari nola aurre egin. Zerbitzu publikoak betebehar jakin bat du: kalitateko zerbitzu energetikoa (argiarena eta gasarena) bermatu behar du, arrazoizko prezioetan, eta etxeko kontsumitzaileak babestu behar ditu, batez ere bezerorik zaurgarrienak. Zuzentarauan jasotako neurrietako bat da debekatuta dagoela egoera larrietan hornidura etetea; horrek esan nahi du ezin dela hornidura eten neguko hotzik handieneko aldietan.

Espainiako estatuan xedapen horiek orain arte neurri batean ostendu dira, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen bitartez. Lege horrek, 45. artikuluan, kontsumitzaile zaurgarrien gaineko alderdi jakin batzuk soilik hartzen ditu kontuan, adibidez, gizarte-bonua.

Horregatik, pobrezia energetikoaren osoko analisia egin behar da, horren ondorioak arindu eta prebenitzeko. Analisi horretan, kontuan hartu beharko dira kontsumitzaileak babesteko egungo politikak (gizarte-bonua), gizarte-politikak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta gizarte larrialdietako laguntzak) eta etxebizitza arlokoak (etxeetako energia eraginkortasuna eta aurreztea).

Neurri horiek egon badauden arren, onartu behar dugu egiaz ezinezkoa dela pobrezia energetikoaren ondorio guztiak arintzea. Era askotako arrazoiengatik. Ezin ukatuzkoa da elektrizitate kontsumitzailearentzat faktura elektrikoak gora egin duela azken urteotan. Sistema energetikoaren oraingo egoerak, baita autokontsumoa edo etxean erabiltzekoak diren energia berriztagarriak ez bultzatzeak ere, aukera bat galarazi dute arlo horretan. Halaber, krisia eragozpen handia izan da hirigintza eta etxebizitza arloetako araudiek pixkanaka gehitu dituzten eragingarritasun energetikoko baldintzak hobetzeari ekiteko. Bestalde, gizarte-politikek egoera hobetu dute, baina ez dituzte saihestu talde batzuek ongizate energetikoko baldintza egokiak lortzeko dituzten arazoak.

Egoera horien aurrean, hainbat taldek, esaterako, Ingurumen Zientzien Elkarteak edo Eredu energetiko berri baten aldeko plataformak -Euskadin, Gure Energia- pobrezia energetikoaren Europako astea ospatzen dute. Talde horiek eskatzen dute agenda publikoan sar dadila energia-fenomeno hori, gizartean, hezkuntzan edo pertsonen osasunean zer ondorio dituen jakiteko, batik bat talde jakin batzuetan (adinekoak edo haurrak, kasu). Proposamen horiei erantzuteko, Ararteko erakundeak jakinarazi nahi du euskal estrategia bat ezarri beharra dagoela pobrezia energetikoaren kontra. Pobrezia energetikoaren gaiak garrantzi berezia du gizartean eta gizarte-eztabaidan sartu behar da. Oraingo eredu energetikoak, oro har, gizarte-eztabaida horren beharra dauka, eredu iraunkorrago batera iragan nahi badu.

Iñigo Lamarca Iturbe
Jarduneko arartekoa

 

Atzera
Volver

PostHeaderIcon Reunión del Ararteko con la Plataforma Gure Energia. Debate sobre un nuevo modelo energético.Arartekoaren bilera Gure Energia plataformarekin. Energia-eredu berri bati buruzko eztabaida.

energiaEl pasado vienes 11 de abril hemos mantenido un encuentro con varios representantes de la Plataforma Gure Energia, nodo en Euskadi de la Plataforma por un nuevo modelo energético. Esta plataforma ciudadana, de la que forman parte más de treinta asociaciones y grupos de particulares, se acaba de organizar en Euskadi para promover el debate social sobre un nuevo modelo energético basado en el ahorro, la eficiencia energética y en las fuentes de energía renovable.

La Plataforma plantea un cambio social en la percepción del actual sistema energético. Para ello promueven el debate sobre las razones por las cuales la tarifa eléctrica ha subido un 80 por ciento desde el año 2004, y las consecuencias que ha supuesto para el empobreciendo del consumidor doméstico –la conocida pobreza energética- y dificultando la supervivencia de muchas empresas.

Nos han trasladado una serie de propuestas que van desde la necesidad de una reforma del sector eléctrico (medidas para dar una respuesta al problema del déficit de tarifa y del precio de la electricidad, propuesta de una auditoria de costes, necesidad de seguridad jurídica en el sector de las renovables), la creación de una mesa para el debate sobre nuevo modelo energético y otro conjunto de medidas transversales para la mejora en la gestión de la demanda, en el ahorro y en la eficiencia energética.

Por último, nos han expuesto una serie de propuestas para evitar la pobreza energética. El término pobreza energética alude a aquellas situaciones en las cuales lo hogares no pueden hacer frente al pago de una cantidad de servicios energéticos suficientes para mantener un nivel de confort térmico adecuado. Por ello consideran necesario identificar este problema social, definir el concepto de consumidor vulnerable y establecer medidas para paliar estas situaciones (Bono social, asegurar el suministro en determinadas épocas). También plantean medidas para favorecer el ahorro, la eficiencia y mejora energética en los hogares e incentivar el autoconsumo.

El Ararteko Iñigo Lamarca ha escuchado estas propuestas. Desde la oficina del Ararteko vamos a analizarlas y valorar en que cuestiones podemos intervenir para proponer mejoras a las administraciones públicas vascas.

Asimismo, nos hemos ofrecido para seguir recibiendo la información y propuestas que consideren oportunas sobre el debate sobre el nuevo modelo energético y la precariedad energética.

energiaJoan den ostiralean, apirilak 11, Gure Energia plataformako zenbait ordezkarirekin topaketa bat izan genuen. Energia Berritzen Plataforma por un nuevo modelo energético delakoaren Euskadiko adabegia da. Herritarren plataforma hori 30 elkartek eta partikularren taldek baino gehiagok osatzen dute eta Euskadin antolatu berri da. Haren helburua aurrezpenean, energia-efizientzian eta energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-eredu berri bati buruzko gizarte-eztabaida sortzea da.

Plataformak gaur egungo energia-sistema ulertzeko moduan gizarte-aldaketa bat egitea proposatzen du. Horretarako, eztabaida sustatzen dute elektrizitatearen tarifa 2004tik % 80 igotzeko arrazoien inguruan eta etxeko kontsumitzailea pobretzeko —energia-pobrezia ezaguna— ekarri dituen ondorioen inguruan, horrek enpresa askok bizirik irautea galarazi baitu.

Hainbat proposamen helarazi dizkigute: besteak beste, sektore elektrikoa erreformatzeko beharra (elektrizitatearen tarifa-defizitaren eta prezioaren arazoari erantzuna emateko neurriak, kostuak ikuskatzeko proposamena, berriztagarrien sektorean segurtasun juridikoa egoteko beharra), energia-eredu berriari buruz eztabaidatzeko mahai baten sorrera, eta eskaeraren kudeaketa, aurrezpena eta energia-efizientzia hobetzeko zeharkako beste neurri batzuk.

Azkenik, energia-pobrezia saihesteko zenbait proposamen aurkeztu dizkigute. “Energia-pobrezia” terminoak esan nahi du etxeek ezin diotela aurre egin konfort termikoko maila egokiari eusteko nahikoak diren energia-zerbitzuen kopuruaren ordainketari. Horregatik, uste dute beharrezkoa dela gizarte-arazo hori identifikatzea, kontsumitzaile ahularen kontzeptua definitzea eta egoera horiek arintzeko neurriak ezartzea (gizarte-bonua, garai zehatz batzuetan hornikuntza ziurtatzea). Era berean, etxeetan energiaren aurrezpenaren, efizientziaren eta hobekuntzaren alde egiteko eta autokontsumoa pizteko neurriak mahai gainean jarri dituzte.

Iñigo Lamarca arartekoak proposamen horiek entzun egin ditu. Arartekoaren bulegoan aztertu egingo ditugu, eta baloratuko dugu zein alderditan har dezakegun esku euskal herri-administrazioei hobekuntzak proposatzeko.

Halaber, energia-eredu berriari eta energia-urritasunari buruzko eztabaidaren inguruan egokitzat jotzen dituzten proposamenak eta informazioa jasotzen jarraitzeko prest gaudela adierazi dugu.