Participantes
Buscar
Archivos

PostHeaderIcon El Gobierno Vasco revisa su Estrategia Energética de Euskadi e inicia el trámite para someterla a evaluación ambiental estratégica. Una oportunidad para el debate energético

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Fuente. Eusko Jaurlaritza

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad está elaborando la «Estrategia energética de Euskadi 2025 (3E2025)» con la finalidad de adaptar la anterior Estrategia 3E2020 a los nuevos requerimientos que imponen los cambios normativos, tecnológicos y de mercado.

El BOPV de 14 de enero de 2016 recoge el anuncio por el que la Estrategia Energética de Euskadi 2025 debe someterse a Evaluación Ambiental Estratégica de conformidad con la Ley General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

Desde el Ararteko ya planteamos en su día esta cuestión. En la Recomendación 84/2012, de 19 de noviembre, dirigida a los Departamentos de Industria y de Medio Ambiente del Gobierno Vasco

, instábamos a iniciar un proceso de revisión de la Estrategia Energética de Euskadi 2020 para poder incluir una adecuada evaluación ambiental de la exploración y explotación de los yacimientos de gas natural localizados en el País Vasco (“fracking”). Esa decisión y su valoración ambiental deben incorporar un debate social, transparente y abierto, para lo cual sugerimos la creación de una mesa sobre el gas no convencional.

A la vista de esa decisión del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad queremos destacar la importancia del procedimiento de evaluación ambiental estratégica en la revisión de la Estrategia Energética de Euskadi 2025. Este procedimiento se recoge, expresamente, en nuestra recomendación de 2012.

En esa misma resolución expresábamos también la oportunidad de iniciar un debate social, transparente y abierto, para lo cual sugerimos la creación de una mesa que propiciara el debate sobre el modelo energético al que aspiramos en nuestra Comunidad. Por ello, la apertura de este trámite de información pública debe ser una oportunidad real para propiciar esa cuestión.

En relación con esta cuestión el Parlamento Vasco aprobó en junio de 2015 la Ley de medidas adicionales de protección medioambiental para la extracción de hidrocarburos no convencionales y la fractura hidráulica o «fracking».

 Consideramos que en las disposiciones de esta ley se da una respuesta positiva a nuestros planteamientos, recogidos en la resolución sobre el “fracking”. La tramitación de esta ley a instancia de una iniciativa legislativa popular, ha permitido traer a la sede del Parlamento Vasco una cuestión extremadamente polémica como es la fracturación hidráulica. Esa norma recoge la oportunidad del debate social mediante la evaluación estratégica de los planes y programas que permitan, posibiliten o asignen recursos a esta técnica de exploración de hidrocarburos.

 


Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Estrategia Energetikoa berraztertu du eta berori ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende uzteko izapidea hasi du. Energiari buruzko eztabaidarako aukera

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Fuente. Eusko Jaurlaritza

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila «2025erako Euskadiko estrategia energetikoa (3E2025)» lantzen ari da, aurreko 3E2020 estrategia arauzko aldaketek, aldaketa teknologikoek eta merkatukoek ezartzen dituzten errekerimendu berriei egokitzeko xedez.

Zehazki, 2016ko urtarrilaren 14ko EHAAk jaso du 2025erako Euskadiko estrategia energetikoa ingurumen ebaluazio estrategikoaren mende utzi behar dela, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorrarekin bat eginez.

 Arartekoak bere garaian mahai-gaineratu zuen kontu hori. Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Ingurumen Sailei egindako azaroaren 19ko 84/2012 Gomendioan eskatu genuen has zedila 2020rako Euskadiko estrategia energetikoaren berrikuspen prozesua, Euskadin dauden gas naturaleko meategien esplorazioaren eta ustiapenaren ingurumen ebaluazio egokia txertatu ahal izateko (fracking-a). Erabaki horrek eta ingurumen balorazioak eztabaida soziala jaso behar dute, gardena eta irekia. Horretarako, ezohiko gasari buruzko mahaia sortzea iradoki genuen.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren erabaki hori ikusirik, 2025erako Euskadiko estrategia energetikoaren berrazterketan ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Prozedura hori berariaz jasota dago 2012ko gure gomendio horretan.

Ebazpen hartan, eztabaida soziala hasteko aukera zegoela ere adierazi genuen, gardena eta irekia izango zena. Horretarako, iradoki genuen mahai bat sor zedila gure autonomia erkidegoan nahi dugun eredu energetikoari buruzko eztabaida ahalbidetzeko. Horregatik, informazio publikorako izapidea irekitzea kontu hori bultzatzeko benetako aukera izan behar da.

Kontu horri dagokionez, Eusko Legebiltzarrak 2015eko ekainean onartu zuen ezohiko hidrokarburoak erauzteko eta haustura hidraulikorako edo «fracking»-erako ingurumen babes-neurri gehigarriei buruzko Legea.

Gure iritziz, lege horren xedapenetan erantzun egokia eman zaie fracking-aren gaineko ebazpenean bildutako gure proposamenei. Legegintzako herritarren ekimen batek eskatu du lege hori izapidetu dadila, eta horrexek ahalbidetu du haustura hidraulikoa bezalako kontu hain polemikoa ekartzea Eusko Jaurlaritzako egoitzara. Eztabaida sozialerako aukera jaso du arau horrek, hidrokarburoen esplorazio teknika horri baliabideak ahalbidetzen, errazten edo esleitzen dizkien planen eta programen ebaluazio estrategikoaren bidez.

  • Add to favorites
  • email
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • Twitter

Deja un comentario